Mundukide eta genero berdintasuna – Monica Gago Garcia

Ezin da zalantzan jarri Mundukidek apustu argia egina duela genero berdintasunaren alde. Gobernuz kanpoko erakunde bat den aldetik, Mundukideren printzipioetan eta balioetan ez dago berdintasunezkoak ez diren ekintzentzako lekurik, eta MONDRAGON esperientzia kooperatiboaren parte den aldetik, ez da generoan oinarritutako inongo diskriminaziorik onartzen. Esparru horren barruan, iragan 2018an beste bultzada bat eman diogu berdintasunaren gaiari, izan ere, 2018-2021 aldirako Genero Ekitatearen aldeko Ekintza Plana landu dugu, zeinaren sustraiak 2011ko lehen genero planean dauden.

Egin berri dugun plana azken urteetako anbizio handienekoa da. Plan horrek aldaketak planteatzen ditu Mundukideren antolamenduan eta egituran, baita aldaketa operatiboak ere, etorkizunean genero ekitatea sustatzen duen erakunde bihurtu nahian. Planaren helburua da beharrezkoak diren aldaketak inplementatzea genero ikuspegiaren transbertsalizazioa, Arrasateko egoitzan ez ezik, hegoaldeko herrialdeetan martxan dauzkagun programa guztietan ere agerikoa izan dadin. Pauso bat gehiago genero berdintasuna ahalik eta dimentsio gehienetan etengabe bilatzeko ahaleginean, Mundukidek gizarteari lagun egiteko jardunean.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa