Mozanbikeko mikrokredituen %54a emakumeen esku

Montepuez-70

Aurtengoa Mundukideren Mozambikeko hamahirugarren mikrokreditu kanpaina izango dela eta egoki iruditu zaigu egindako ibilbidearen azterketa bat egitea.

Kreditu hauen asmo nagusi bat zera zen: baserritarrak jateko bakarrik ez, saltzeko ere ekoitzi behar zuela, modu horretan gehiago ekoizteko motibazioa izango zuen eta jateko ere nahikoa ez izateko aukerak gutxituko ziren.

Asmo horrekin bi lan ildo zabaldu ziren: nekazal produktuen salmenta erraztera bideratutakoa bata eta maileguaren bestea. Izan ere 2002-2003 urtean mandioka mailegua jaso zuten baserritarrek mailegu sistemarekin jarraitu nahi luketela adierazi zuten eta programak Marrupako nekazaritza dinamizatzeko balioko zuelakoan eskaera onartu zuen.

Hala 2003-2004an berriz ere mailegua eman zen, baina honako honetan ez zen janaritan eman (parte hartzaileen esanetan, jendeak nahikoa janari baitzuen). Mailegua produktutan eman zen, baina aldaketa nagusia zera izan zen, mailegua dirutan itzultzeko eskatu zela, eta hor ikusi zen berriz ere merkatu faltaren arazoa, baserritarren erdiak atzera egin baitzuen. Programak ordainetan artoa onartuz gero baserritarrek ez zuten arazorik, euren buruan nahikoa konfiantza baitzuten dirua ongi erabili eta zorra ordaintzeko eta irabazteko nahikoa uzta lortuko zutela. Bigarren urte horretan 36 baserritarrek bakarrik hartu zuten mailegua. Gutxi izanda ere emaitza onak izan zituzten parte hartzaileek.

Jauzi handia berriz laugarren urtean izan zen 2005-2006. Antolaketa aldatu zen programarentzako kudeaketa errazteko eta parte hartzaile kopurua 307era igo zen. Hortik aurrera urtero kredituak gora jo zuen eta 2008-2009 sasoiean parte hartzaile kopurua 403koa izatera iritsi zen.

Urte hauetan landutako beste gai bat emakumeen parte hartzearena izan zen. Ala 2003-2004 sasoiean emakumeek kreditu guztiaren %2a bakarrik jaso bazuten, 2012-2013 sasoiean kreditu guztiaren %54a jaso dute.

Funtsean baserritarrak baserriko lana janaria lortzeko bakarrik ez dirua lortzeko modua ere izan daitekeela aurkitu dute. Nolabait kreditua dirutan itzuli beharrak baserritarrak merkatuaren bila bultzatu zituen.

Baina programa, mikrokreditua sendotzen zen aldi berean bazebilen beste lan ildo bat lantzen. Merkatuan salmenta ona zuten produktuak baserritarren artean zabaltzen zebilen. Lan ildo hau 2005ean hasi zen 25 baserritarrekin baratz produktuak ekoizten eta azken urteetan oso tamaina handia hartu du, milaka baserritarrekin hainbat produktu ezberdinetan lan egiten delarik. Aldaketa teknikoa nekazal estentsio sistema baten bidez bultzatzen ari da programa, eta eskema horren barruan inbertsioetarako maileguak daude (motobomba erosteko, bi gurpileko traktorea alokatzeko, etab.)

Ala, azken urteetan dirutako mailegua baina insumo eta zerbitzu mailegu hau indartzen gabiltza Mundukiden, eta honen bidez eraldaketa ikusgarriak gertatzen ari dira, guztietan handieran ureztapen sistemen ugaritzea delarik.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694