Merezi ote?

patonato1

Galdera honi baiezko borobila eman diote Mozanbikeko programak bertatik bertara ikusteko aukera eduki duten Mundukideko Patronatuko kideek. Abuztu hasieran 10 egun egin ditugu Mundukideren lau programak ikusten eta bertako nekazari, teknikari eta gobernuko kideekin hitz egiten.
Hurrengo asteetan, bidai honetan joan garenon hausnarketa, ikuspuntu zein burutapen ezberdinak jasoko dituzue Mundukideko blog honetan. Espero dugu gustura irakurriko dituzuela!

LANA printzipio moduan
Bidaia honetan, ikusi eta sentitzeko aukera izan dugu LANAren balioa. Programak, bertan lanean ari diren kooperante, teknikari zein nekazariek lanari ematen dioten zentzua, ekintza eraldatzaile gisa, aukerak sortzeko ekintza bezala, zein bizi baldintzak hobetzeko bide moduan.

Lana da ikusi ditugun ehundaka nekazariek duten ondare baliotsuena, eta tamalez bakarra. Pobrezia testuinguru sakon batean bizita ere, beraien egoera hobetzeko lanerako erakusten duten grina izugarria da, jakin badakitelako hori dela beraien familia eta ingurua eraldatzeko duten baliabide sendoena.

patronato2

LANA alternatiba moduan
Afrikako beste herrialde askotan bezala, Mozanbiken ere enpresa transnazional eta kapital finantzieroek lur erosketak masibo eta nekazaritza industrial eta intentsiboa bultzatu nahian dabiltza, nekazaririk gabeko nekazaritza hain zuzen.

Mundukide sustatzen ari den nekazaritza eredua beste bat da, nekazarien lana zentroan duena eta aberastasuna era banatu batean sortuko duena. Zenbat eta nekazari gehiago eta zenbat eta lur sail eremu handiagotan nekazaritza eredu hau zabaldu, orduan eta atxikituago egongo dira nekazariak lurrera eta gaitasun handiagoa edukiko dute era kolektibo batean kanpotik datozen mehatxu horien aurrean tinko mantentzeko.

Brasilgo nekazari txikiek ondo dakite hori. Latifundioen jabe, banku zein enpresa nazional eta transnazionalek, agronegozio deitzen duten nekazaritza eredua zabaldu dute: produktu bakarreko ekoizpenekin (soja, artoa…), eskala intentsibo (makinaria handia) eta intentsiboan (lur azalera oso handiak) eta elikatzeko ez baizik dolarrak eskuratzeko balio duten ekoizpenekin.
Esan beharrik ez dago, Afrikan, goseteak dauden eskualdeetan, inon baina gehiago aldarrikatu behar dugula, elikagaiak ez direla merkantzia bat baizik eskubide bat!

LANA eta bere emaitzak
Majune, Marrupa, Balama, Montepuez. Lau dira Mundukidek Mozanbiken dituen programak. Urte askotan zehar Mozanbiken jasotako ezagutza, bertan garatutako lan eta metodologiak eta programa desberdinen arteko sinergiak aprobetxatzen ari dira; gainera horrek lanaren efizientzia hobetzea ekarri du, baliabide ekonomiko urriak hobeto aprobetxatu ahal izateko.

Ureztatze sistemak, nekazariei eskaintzen zaien laguntza teknikoa, kreditu sistema eta produktu berrien nekazal sustapena. Lau ikuspegi hauetatik eskaintzen dira aukerak. Lehenak behar kolektibo bati erantzun kolektiboa ematen dio, auzolanean egiten baitira ibai txikien errepresak. Bigarrena, nekazaritik nekazarira egiten da, Cuban garatutako metodologia honek berdinetik berdinera irakasten du. Cuando el campesino ve, hace fe . Hirugarrenak, beharrezko diren lehengaiak eskaintzen ditu (haziak, motobonba, gasolina…) eta laugarrenak egindako lanak errepikatu eta biderkatzea baimentzen du.
Emaitzak ikusgarriak dira. 6.000 nekazari beraien baratzeak lantzen ari dira, guztira 1.000 hektarea inguru, ehundaka errepresa txiki eta grabitateak uzten ez duenean, dozenaka motobonba lanean.
Mozanbikeko herrialdea aurrera doa, eta baita Mundukideren lana ere.Epe ertain-luzerako ikuspegiz lan egin da eta lortutako emaitzak iraunkorrak dira. Merezi du, bai horixe!

patronato3

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694