Iñaki Elkano: “Txirotasun handia ikusi dugu Mozambiken baina baikorrak izatera kondenaturik gaude”

jentia

Joan den abuztuan, Mundukideren eskutik, Mondragon Kooperatiba Korporazioko zortzi kide Mozambikera joan ziren hango egoera ezagutzera eta Mundukidek egindako lana bertatik bertara ikustera; tartean lñaki Elkano zegoen, Mapsa Kooperatibako bazkidea.

Zergatik bidaia hori lñaki?

Mundukidek nahi zuelakotz bere patronatuak, hau da, bere proiektuaren laguntzaile garen kooperatibek Mundukideren lana bertatik bertara ikustea.

Zer moduzko esperientzia izan zen?

Alde batetik, oso esperientzia positiboa izan zen benetako egoera ezagutu genuelakotz; baina, bertze aldetik, gogorra ere izan zen ikusi genuena oso tristea delakotz. Ni gehien tristatu ninduena umeen egoera izan zen. Ez dute ez jatekorik, ez jantzirik, ez deus.
Bizirauteko nekazaritza dute bakar-bakarrik, baina ez da aski elikatzeko dituzten premiak asetzeko; ez dago benetako osasun sistemarik, e.ta ezta irakaskuntza seriorik ere; ez dute ez
ur korronterik, ez elektrizitaterik …

iñaki elkano
Mundukide erakundeak ba al du eraginik? Nabaritzen al da hainbertze urtez Mozambiken egotea?

Dudarik ez, Mundukideren lanaren eragina oso nabaria da gune batzuetan, batez ere Marrupan. Marrupa munduko zonalde txiroenetako bat da eta, han, Mundukidek emandako laguntza eta aholkularitzari esker, laborariek lortzen zuten ekoizpena hirukoiztu egin da azken hamarkadan. Baina, halere, hori ere ez da nahikoa, biztanleriaren oso ehuneko txikia delakotz.

Dena den, Mundukidek jarraitzen du lanean, batez ere ureztatzeko planak hedatzen eta nekazariei laguntzen. Hori da inportanteena niretzat, geldirik ez egotea eta aurrera jarraitzea.

Nolakoa da Mozambikeko jendea?

Nahiz eta miseria gorrian bizi, oro har, oso jende alaia da, batez ere neska-mutilak. Ene ustez, ez dakite nola bizi garen Mendebaldekoak, eta dutenarekin bizi dira, etsipenez. Hori bai, alkoholismoa, analfabetismoa, matxismoa eta emakumeen aurkako indarkeria oso hedatuta dauden izurriteak ditugu.

Nola ikusten duzue etorkizuna?

Baikorrak izatera kondenatuta gaude. Erranen nuke nik, ikusi duguna ikusita, bakarrik hoberantz joan daitezkeela. Gure laguntza beharrezkoa da eta Mendebaldeak duen ardura ere oso handia da; baina, Mozambikeko Gobernuak hasi beharko luke funtzionatzen, gobernu batek egiten ez duena kanpoko laguntzak ezin duelakotz ordezkatu.

Zerbait gehiago, lñaki?

Afrikan pobrezia nabaritzen duzu, arnasten duzu, usaintzen duzu, bertatik bertara ikusten duzu eta horrek hunkitu egin ninduen, asko hunkitu ere! Eta hunkituta jarraitzen dut…

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694