Guztion helburuak / Josu Urrutia

shutterstock_326576246 (1)

Urriaren 27an, New Yorken hamaika herri agintari eta erakundetako ordezkari batu ziren, munduaren
garapen jasangarri batera begira, 2030 urte arte izango dituen helburuak adosteko. Albistea egunkari, irrati eta telebistetan agertu zen, baina non geratu dira jadanik? Lerro hauen bitartez, helburu horien garrantziaz ohartu nahi zaituztet. New Yorken batu ziren pertsona haientzako eta munduko biztanle guztientzako direlako. Guretzako ere badira. Zahar, gazte, herritar, langile, ikasle, kontsumitzaile, iritzi emaile garen heinean.

Milurteko garapen helburuak:

1. Mundu osoko eta era guztietako pobreziaz bukatu.
2. Goseari bukaera eman, elikadura segurua eta nutrizio hobea lortu, baita nekazaritza jasangarria sustatu ere.
3. Bizimodu osasuntsua bermatu eta adin guztientzako ongizatea sustatu.
4. Kalitatezko, bateratzaile eta bidezkoa den hezkuntza bermatu eta guztiontzat aprendizaia iraunkorra izateko aukerak bermatu.
5. Generoen arteko berdintasuna lortu eta emakume eta neskatxo guztiak buru-jabetu.
6. Ura eta saneamenduaren kudeaketa jasangarria egin, guztion esku egon dadin bermatzeko.
7. Energia lorgarri, fidagarri, jasangarri eta modernoak, denok eskura izango ditugula segurtatu.
8. Eutsitako hazkunde ekonomiko bateragarria, eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa, eta lan duina denontzat sustatu.
9. Azpiegitura errondariak garatu, industrializazio bateratzaile eta jasangarria sustatu eta berrikuntza bultzatu.
10. Herrialde desberdinen arteko desberdintasunak, baita barnekoak ere txikitu.
11. Hiriak eta giza egonlekuak bateratzaileak, seguruak, errondariak eta jasangarriak izan daitezen lortu.
12. Kontsumo eta ekoizpen jarraibide jasangarriak bermatu.
13. Klimaren aldaketari eta beronen efektuei aurre egiteko premiazko neurriak hartu (klimaren aldaketaren inguruan Nazio Batuen esparru-hitzarmenaren foroan hartutako erabakiak)
14. Itsasoak eta hauen baliabideak zaindu eta era iraunkorrean erabili, garapen jasangarria lortzeko.
15. Lurreko ekosistemak zaindu, berreskuratu eta berauen erabilera jasangarria sustatu, basoak era jasangarrian kudeatu, basamortutze prozesua gelditu, lurraren hondaketa prozesua geratu, eta aniztasun biologikoaren galerarekin bukatu.
16. Garapen jasangarri baterako gizarte baketsuak eta bateratzaileak sustatu, guztiontzat justiziarako bidea erraztu, erakunde eraginkorrak, arduratsuak eta bateratzaileak sortu maila guztietan.
17. Gauzatze bideak indartu, eta garapen jasangarrirako mundu mailako aliantza berpiztu.

Onartu eta egun batzuetara, Arrasateko jatetxe batean, hamazazpi helburuen zerrenda ikusi nuen. Hemendik ideia hori eskertu nahi dut, eta eskertuz gain irakurle guztiak animatu nahi zaituztet helburu horiek barneratu eta zabaltzeko. Eta zelan?

Umeak laster hasiko dira Olentzerori gutunak idazten. Nagusiok jadanik Olentzerori eskariak ez, baina 2016rako erronkak pentsatzen hasiko gara: erretzeari utzi, kirola astean bitan, ingelesa, eta abar… eta zergatik ez 17 helburu hauek bultzatzen laguntzea?

Bestaldetik, kooperatiba, enpresa eta erakundeetan 2016ko aurrekontu eta kudeaketa planak egiten ari garen momentu honetan, zergatik helburuak plan horietan ez sartu? Edo gure erakundeen misio, bisio eta baloreak, helburuekin bat datozen aztertu?

Eta kanpora begira? Ipini ditzagun helburuak gure sare sozialetako perfiletan. Eta baita ere gure denda, taberna, ikastola, kooperatiba edo erakundeetako tabloietan. Gureak egin ditzagun!

Bide honetan ez zaude bakarrik. Gure herrietan, hainbat erakunde aspaldi hasi ziren lan honetan. Besteak beste, Arrasateko Harreman, Aretxaletako Hiruatx, eta Antzuolako Anelkar. Eta guztiok batera Mundukiden, mundu justu eta solidarioago baten helburuaz lanean ari gara.

Orain, animatu eta BATU TAUPADARA!

Josu Urrutia, Mundukideko zuzendaria

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694