Goraipatzeko moduko proiektu bat – Iker Carrasco

Miren Mozambiken

Normala denez, abuztuko Mozambikerako bidaia hasi baino lehen, ikusiko nuenaren irudi eta ideia predeterminatu batzuk neuzkan buruan, baita Mundukide bertan egiten ari zen lanari buruz ere. Dudarik gabe, ideia horiek telebistak eta iragarkien bitartez ONG desberdinei buruz heltzen zaigun informazioaren eragin handia zeukaten.

Mozambikera ailegatu eta segituan konturatu nintzen nik aurrikusitakoak eta errealitateak ez zutela zerikusi handirik. Bertako jendearen eguneroko bizitzak eta bertan aurkitutako eskasiak espero nuena baino askoz ere hunkigarriagoak ziren.

Mozambikeko iparraldean, hain beharrezkoak diren ura edo sua egiteko ikatza lortzeko, kilometroak eta kilometroak desplazatu beharra daukate basotik zehar, kasu gehienetan oinak babesteko txankleta ziztrin batzuk ere ez dituztelarik.

Bertako jendearen ondasuna, lokatzez eginiko txabola bat eta egunero erabiltzen duten erropa berdinera mugatzen da.

Desnutrizioa eta honen ondorioz agertzen diren gaixotasunak ugariak dira bertan, artoa eta artoz eginiko jakiak bait dituzte elikagai bakarrenetarikoak.

Oso argi ikusi nuen, ailegatu bezain pronto, eskeinitako edozein laguntza beharrezkoa eta ongietorria izango zela.

Eta horretan dabil Mundukide, bertakoen bizi kalitatea hobetzeko proiektuan sartuta buru-belarri. Hala ere, ez da hori proiektuaren ardura bakarra, bertakoentzako aberastasuna sortzea bezain garrantzitsua bait da aberastasun hori iraunkorra izatea. Azken finean, proiektuaren bitartez lortutako onura guztiak, bertakoek, Mundikideren laguntzarik gabe, mantendu eta areagotzeko gai izatea da helburu nagusia.

Eta hor dago, nere ustez, egiten ari diren lanaren gakoa. Oso tentagarria izaten bait da askotan proiektuei hasiera ematea, epe luzean proiektuen emaitzak nola mantendu behar diren pentsatu gabe.

Ez da hori Mozambiken garatzen ari den proiektuaren kasua. Bertan egiten ari den lana oso ondo egituratua bait dago iraukortasunera begira.

Atzerriko kooperanteez gain, bertako instruktore eta teknikariak dira proiektuaren oinarria. Azken hauek dira kasu gehienetan nekazariekin tratu zuzena dutenak, eguneroko beharrak eta arazoak konpontzeko, produktu eta metodologia berriei buruzko formazioa emateko, eta abar.
Instruktore eta teknikariak dira, kasu gehienetan ere, nekazari berriak proiektura gerturatzen dituztenak, eta proiektuan landatutako hektarea kopurua areagotzen saiatzen direnak.

Guzti hau lortu ahal izateko, Mundukidek ahalbideratzen duen infraestruktura eta Mozambiken dauden kooperanteen lana funtsezkoa da. Hauen bidez lortzen bait da teknikari eta instruktore berrien trebakuntza, baita proiektuan zehar azaltzen diren arazoak eta behar guztiak betetzeko baliabideak ere.

Laburbilduz, proiektu oso interesgarria eta aldez aurretik uste nuena baino asmo handikoago bat aurkitu nuen.

Oso argi dago zein den helburua, eta helburu horretara ailegatzeko egin behar den kudeaketa. Ikusitakoaren arabera, proiektua oso ondo bideratua dagoela esango nuke, eta dudarik ez daukat, zorteak pixka bat laguntzen badu, lortutako emaitzak oso nabarmenak izango direla.

Proiektuaren garrantzia ikusita, Mozambiken lanean ari den jendearen lana goraipatzea eta beraien dedikazioa mirestea besterik ez zait geratzen.

Iker Carrasco – boluntarioa

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694