Ez gara ekonomiaz bakarrik ari

ekonomia

Europar Batasuneko eta Greziako kideen arteko negoziazioetan izandako atsedenaldi batean, luze zihoan bilera hartan aztertzen ari ziren gaiei buruz kazetariek galdetuta, bertan zegoen batek hauxe erantzun zuen: “Ekonomiaz baino ez gara hitz egiten ari”.

Hemezortzi orduko negoziazioen ostean, jendaurrean azaldu zuten hitzarmenaren nondik norakoa: erreskatearen truke, Greziako Gobernuaren jarduna eta politikak zorrotz kontrolatzea, eta, horrekin batera, austeritate neurri gogorrak ezartzea. Neurri horien artean: pentsioak izoztu; erretiroko adina 67 urtera atzeratu; desbideratzerik egonez gero, doikuntza “automatikorako” lege bat onartu; zergak igo; kaleratze kolektiboa erraztu; baita hainbat pribatizazio ere, besteak beste, energia elektrikoa banatzeko sarearena.

Ekonomialari askok txalotu egiten dituzte doikuntza neurri horiek. Nire ustean, ordea, benetako balorazio bat egingo badugu, ondorioetan jarri beharko dugu arreta. Egia esatera, Europan zalantzan dago ongizatearen estatua. Politika sozial asko murriztu egin dira eta pobreziaren gorakada agerikoa da. Hala, pertsona batzuk, enplegua eduki arren edo pentsio bat jaso arren, ez dira hilaren bukaerara iristen, eta benefizentziara jo behar dute bizi ahal izateko. Azken finean, aberatsen eta pobreen arteko desigualtasunek gora egin dute. Joera horrek, gainera, okerrera egin du krisiaren ondorioz.
Baina ondorioak Europatik harago ere igartzen dira.

Planetako herrialderik pobreenetako bat da Mozambike. Hango bizi itxaropena 50,3 urtekoa da. 5 urtetik beherako haurren hilkortasun tasa 90ekoa da (mila haurreko) eta alfabetizazio tasa, berriz, %50,6koa. Mozambiken, Giza Garapenaren Indizea 0,393koa da, hau da, 178.a munduko sailkapenean.

Kontuak hola, herrialdeak Garapenerako Laguntza Ofizialaren fondoak behar ditu osasuna, elikadura, hezkuntza eta halako oinarrizko gauzen aurrekontuak osatzeko.

Mozambikeko ipar korridorea, Niassa eta Cabo Delgadoko probintziak hartzen dituena, kooperazioaren lehentasunezko helburu izan da historikoki. Herrialdearen eta aipatutako gunearen egoera kontuan hartuta, GKEek denetariko jarduerak egin dituzte arlo hauetan: osasunaren eta arreta sanitarioaren arloan, eraikuntzan, azpiegituretan, tokiko herritarren antolaketan, produkzioan, emakumeen erakundeetan, sexu nahiz ugaltze heziketan eta nekazaritzan.

Laguntza murrizteak, hasieran, jarduera poliki-poliki jaitsiz joatea ekarri zuen. Ondoren, argi ikusi zen atzerriko langile askok herrialdetik irten zuela. Ondorioz, tokiko herritarren egoerarekin konprometitutako entitateak fondo eta langile gutxiagorekin gelditu ziren. Azken urteotako prozesu honen bukaeran, berriz, GKE ugarik alde egin du bertatik.

Europan, ongizatearen estatuak pairatzen ditu ondorioak, izan ere, bai pobreziak bai desigualtasunek gora egin dute nabarmen. Aurreikusten zailagoa da, berriz, Mozambikeko eta beste leku batzuetako herritarren artean Garapenerako Laguntza Ofizialean izandako murrizketek izango dituzten ondorioak, herrialdeok, hein handi batean, finantzaketa iturri hori beharrezkoa dutelako osasunean, hezkuntzan eta halako oinarrizko arloetan euren aurrekontuak osatzeko. Zalantza izpirik gabe esan dezakegu, baina, azken urteotan Mozambike iparraldetik hainbat GKEk alde egin dutela, eta, bien bitartean, gasaren eta petrolioaren multinazionalak sartu direla herrialdean. Beharbada horren bila ibili dira krisiarekin aberatsago egin direnak.

Kontuak kontu, eta batzuk besterik esaten tematzen badira ere, ez gara ekonomiaz bakarrik ari.

Josu Urrutia Beristain, ekonomialaria eta Mundukide Fundazioaren zuzendaria

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694