Desberdintasuna, kalteberatasunaren eragile nagusietako bat

Argazkia2Leire

Nazio Batuen Garapenerako Programak (NBGP) munduan giza garapenaren egoeraren berri emateko argitaratu duen azken txostenean berebiziko arreta jartzen du kalteberatasun eta erresilientzia kontzeptuetan.
Kalteberatasunak bizi mailan beherakada handi bat eragiten duen zerbaiten eraginpean egoteari egiten dio erreferentzia. NBGPren 2014ko giza garapenaren inguruko txostenean aditzera ematen den moduan, muturreko pobrezian bizi diren pertsonak dira zaurgarrienak, 2,2 milioi pertsona, munduko biztanleriaren %15a. Baina ez dira kalteberatasuna pairatzen duten bakarrak: munduko biztanleriaren %80 inguruk ez du gizarte-babes integralik, %12 inguruk gose kronikoa du, mila milioi pertsona baino gehiago eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi da eta ia langileria guztiaren erdiak ezkutuko ekonomian dihardu edota lan ezegonkorra du.

Garapena ez da behin betiko lorpena, hortik Kalteberatasunari ematen zaion garrantzia. Kalteberatasunaren ifrentzua erresilientzia da. Erresilientzia, ezbeharrei aurre egiteko gaitasunari deritzo.
Giza garapenaren egoera oro har hobea bada ere, gizarte-desberdintasunak ikaragarri hasi dira. Txostenean ohartarazten den moduan giza garapenean benetan aurrera egiteko ez da nahikoa hezkuntza jaso, osasuntsu egon, edota bizitza duin bat izateko aukerak eta gaitasunak handitzea une batean. Hori bezainbeste garrantzitsua da lorpenak iraunkorrak bihurtzea, edo beste era batera esanda, pertsonen kalteberatasuna murriztea eta ezbeharrei aurre egiteko erresilientzia handitzea.

Izan ere kalteberatasunaren eragile nagusietako bat desberdintasuna da. Datuak gero eta kezkagarriagoak dira norabide honetan. Gaur egun inoiz baino desoreka ekonomikorik handiena bizi dugu. Azken urteotako joerak jarraituko balu – eta zoritxarrez hala izango dela ematen du – 2016. urterako munduko biztanleen %1ek gainontzeko %99ek baino aberastasun handiagoa izango duela salatzen du OXFAMek. Izan ere, munduko 80 pertsona aberatsenen ondasunak bikoiztu egin dira 2009 eta 2014 bitartean. Industria farmazeutikoa, finantza eta seguruak dira gehien aberasten ari diren sektoreak.

Aberastasunaren kontzentrazioa demokrazia bera arriskuan jartzerainokoa da. OXFAMek hurrengo datu esanguratsu hau ematen du: 2013an, gorago aipatu sektoreek 550 milioi dolar gastatu zituzten Bruselan eta Washingtonen egindako lobby lanak ordaintzeko.

Egoera honen aurrean ezinbestekoa da desberdintasunak murriztera jotzea. Norabide horretan hainbat neurri har daitezke. Estatuei dagokienez, oinarrizko gizarte zerbitzu unibertsalak bermatzea, lana babesteko eta sortzeko neurriak hartzea, politika fiskal progresiboak ezartzea edota iruzur fiskalari aurre egitea. Hala ere, gaur egungo erronka asko eta asko mugaz gaindikoak izanik estatuaren birbanaketa funtzioarekin batera mundu mailako gobernantza sisteman hainbat aldaketa eragin beharko lirateke, justizia soziala eta iraunkortasuna hizpide izango dituen gobernantza global demokratikoa ezarri aldera.

Erresilientzia indartzeko ekintza kolektiboa ere garrantzitsu jotzen da giza garapenaren inguruko txostenean. Pertsonak arazoei eta beharrei erantzuteko elkartzen direnean mehatxuei aurre egiteko gaitasun handiagoa dute, beraz, erresilientzia indartzen dute.

Hori da hain zuzen ere MUNDUKIDEren lanaren funtsa. Pobrezia testuinguruetan lankidetzan eta elkartasunean oinarritzen diren ekimen sozioekonomikoak garatzen lagundu. Beste era batera esanda, ekonomia sozial eta solidarioa bultzatu ekimen horietan diharduten pertsonen gaitasun indibidual eta kolektiboak indartuz. Eta giza garapena, ekar dezagun gogora, giza pertsonen gaitasunak, aukerak eta askatasunak zabaltzean datza, bizi nahi duten bizitza egin ahal izateko.

MUDUKIDEren egiteko honen iturburua kooperatiben izaera unibertsalaren printzipioan dago: Arrasateko Kooperatiba Esperientziak, bere bokazio unibertsala erakusteko, “Ekonomia Soziala”ren eremuan diharduten guztiekiko elkartasuna aldarrikatzen du, eta bere egiten ditu Nazioarteko Kooperatibismoaren berariazko helburuak: Bakea, Justizia eta Garapena.

Leire Uriarte Zabala, Mundukideko lehendakaria da, MONDRAGON UNIBERTSITATEA ordezkatuz.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694