Arrantza egiten ikasten ari dira – Julen Madariaga

patonato1

Mozambikera abuztuan hamabi egunetan egindako bidaian ikusi eta bizitakoarekin, kooperatibok Mundukiderekin elkarlanean jarraitzeko pisudun arrazoiak bertatik bertara ezagutu ditudala esan behar dut.

Ikusi dut, gure kooperatibetatik ematen den laguntza, Monzambikeko baserritarren eraldaketa soziala helburu duen proiektura bideratzen dela.

Baserritarrek berriz, inguruan dituzten bitartekoak (lurra, ura, eguzkia) hobeto aprobetxatzen ikasten ari direla eta beraien kabuz moldatzen hasita daudela ere ikusi dut.

Hobekuntzak modu askotara datozela: herrialdeko beste probintzia batzuetako baserritarren irakaskuntzarekin, lurra identifikatzen eta ura bideratzen ikasiz, haziak ezagutuz, landatuz, batuz eta salduz, hau da, prozesu produktibo guztia kontrolatzen hasiak daude. Eta komertzializazio prozesuan hobekuntzak ere bilatzen ari direla.

Bizitakoa, hitzekin kontatzea zaila egiten zait eta are eta zailagoa ulertzea. Gure ikuspegitik sinplea eta oinarrizkoa dela ematen duena, ez da beraientzako hain erraza. Lursail bat egokitzeko lan astuna egiten dute. Izan ere, baserritar familia bat hiru tresnarekin konpontzen da, matxetea eta ahizkora ingurua garbitzeko eta aitzurra lurra mugitzeko. Ez dago traktorerik, ez eta abererik ere tiratzeko, horregatik baserritarren lana benetan gogorra da. Aukera edukiz gero, esperientzia bertatik bizitzea da nire gomendioa.

Mundukidek 15 urtetan egindako lan txukunari esker, 50.000 familiatik gora dira lurrari etekin iraunkorragoa ateratzen ikasten ari direnak, eta eguneroko elikadura hobetuaz bat produktuak komertzializatzeko ere ekoizten dutenak.

Prozesu guzti honetan garrantzitsuena familia eta komunitate guztiak “arrantza egiten ikasten ari direla” da . Gaur egun, gurasoak ikasten dutena, seme-alabek jasoko dute bihar eta denboran zabalduaz joango da inguruko talde-lana.

Guk geuk, beste pertsona batzuengandik “arrantzan” ikasi dugun bezala eta gure kooperatibek beste kooperatiben laguntzarekin indartu diren bezala, aukera ederra dugu Mundukide lankidetzan egiten ari den lanari babesa emateko.

Mundua gure laguntzarekin ez dugula aldatuko aurrez jakinda ere, gure kooperatibentzat ahalegin txiki bat dena, familia askori ARRANTZA EGITEN irakasteko proiektu ezin hobea dela azpimarratu nahi nuke. Eta proiektu honek denbora ertain eta luzean izan dezakeen efektua ikaragarria izan daitekeela.

Julen Madariaga

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

Warning: A non-numeric value encountered in /home/mundukid/www/wp-includes/SimplePie/Parse/Date.php on line 694