Mundukideren lankidetza Brasilen

Brasileko programaren helburua asentamentuetan eta kanpalekuetan bizi diren Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko (MST) familien garapen sozioekonomikoa bultzatea da. Orain 34 urte  jaio zen MST  mugimendua, nekazal erreforma, eraldaketa soziala eta lurraren berreskurapenaren alde  lan eginez.

 2008 an hasi zen Mundukide Brasilen  MSTren eskariz lankidetza lanetan eta 4 gune geografikotan ari gara lanean geroztik: Paranan, Sergipen, Rio Grande do Sulen eta Cearan.

Helburu nagusia, nekazal erreformaren aldeko asentamentuetan, ekonomia solidarioa bultzatzen duten ekimenak sortzeko hezitako pertsonekin kontatu ahal izatea da.

Horretarako estrategia hauek izanik:

  • Formazioa: Maila ezberdineko formazio eskolak sortzea.
  • Aholkularitza teknikoa:Maila basikotik estrategikorainoko kooperatiben aholkularitza.
  • Gestio eredua: MSTko erakundeentzat egokitutako gestio eredua diseinatzea.
  • Interkooperazioa: Nazio, estatu eta erregioarteko interkooperazioa bultzatzeko mekanismoak sortzea.

Hauek dira jorratzen diren lan ildoak:

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010