Zoriondu Gabonak gure postal solidarioekin

POSTA_pinua

Mundukide Fundazioak Gabonetako onlineko postalen kanpaina ipini du abian bigarren urtez, Gabonetan online zorion ditzazun nahi beste lagun, gure erakundearekin bat egiten duzun bitartean. Horretarako, gure webgunean orri demo bat jarri dugu eta, tresna horren bitartez, berehala ikusi ahalko dituzu erabilgarri dituzun irudiak eta postalaren azken itxura.

Postalen aukera zabala dago eta, gainera, zuk zeuk pertsonalizatzeko aukera izango duzu, ondoren nahi beste bidalketa egin ditzazun. Gainera zure lantokia gabon giroan apaintzeko, Gabonetako zuhaitzerako apaingarri berezi batzuk oparituko dizkizugu, postalen erosketarekin batera.

Hala nahi izanez gero, hurrengoa izango litzake prozedura:

1. Lehenik, postala ordainketa egin beharko duzu, kontu korrontera transferentzia bidez (LABORAL KUTXA 3035 0002 11 0020032087)

2. Ondoren, opari gisa arbolako bolak jasoko dituzu, URL helbidearekin batera.

3. mundukide.org/diseinatu-zure-gabonetako-postala helbidean, nahi duzun Gabon postala aukeratu ahal izango duzu.

4. Bertan zaudelarik, eta zure postala pertsonalizatu nahian, zure erakunde edo enpresako logoa igo dezakezu eta horretarako dagoen laukitxoan nahi duzun mezua idatzi.

5. Gero, postala, zure emailera bideratuko duzu.
6. Azkenik, e-mail bidez nahi beste bidalketa egin ahal izango dituzu.

Prezioa: 300 euro + BEZ.
Eskaera egiteko edo eta edozein argibidetarako jarri harremanetan gurekin Urri Urizarren bitartez, uurizar@mundukide.org posta helbidean edo eta 943772010 telefono zenbakian.

postales-Mundukide-450x192

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa