Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Eroskiko “Elkartasun Zentimoek” Mundukideko programekin bat egingo dute

2021 abendua 28

Urtarrilaren 7tik otsailaren 2arte “Elkartasun Zentimoak” kanpainaren bitartez bildutako ekarpena 5 GGKEetara bideratuko du  Eroskik. Tartean Mundukidera, Brasilen eta Mozambiken zuzentzen dituen lankidetza proiektuak indartzeko.

Eroskiren ekimenaren helburua, COVID-19ak eragindako kalteak gehien pairatu dituzten komunitateei laguntzea da. Ondorioz Mundukidek, Mozambike iparraldeko nekazarien elikadura segurtasuna eta garapen ekonomikoa sustatzeko eta Brasilgo MSTko nekazal kooperatibetako bazkideen trebakuntza teknikoa eta gestio kooperatiboa sustatzeko erabiliko du bildutako dirua.

Ekarpena Eroskiko denda guztietako ordainlekuetan egin ahal izango da. Lagundu nahi izanez gero, ordaindu aurretik datafonoaren botoi berdea sakatu beharko du bezeroak.  5 € eta 30 € arteko erosketa eginez gero: 0,1 € tako ekarpena egin ahal izando da  eta 30 € baino gehiagoko erosketa eginez gero: 0,2 € takoa. Automatikoki sortuko den tiket gehigarri batean islatuta geratuko da dohaintza eta bezeroaren bankuko kontu korrontean ere azalduko da. Tiket horretan azaltzen den dohaintza-kodearen bitartez, dohaintza-ziurtagiria eskatu ahal izango du bezeroak.

Bezeroak uneoro jakingo du nori ari zaion laguntzen indarrean den kausari buruzko informazioari esker, eta dendetako ordainlekuetan egongo den GKE onuradunari esker. Horrekin batean, kanpainaren web-orrian ikusi ahal da kanpainari buruzko informazio guztia: eroski.worldcoo.com

Eroski hasieratik bidelagun fidela izan da Mundukidek Hegoaldeko herrialdeetan egiten duen lankidetza alorrean.  Urteroko ekarpen ekonomiko baten bidez Mundukideko programak babesteaz gain, Eroskik bere bazkideen artean boluntario korporatiboen barne-plazak deitzen ditu urtero, Mundukidek Brasilen gidatzen dituen programetan esparru profesionalaren bildutako esperientzia MSTko nekazal kooperatibekin elkarbanatzeko.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden