Urriak 17: Familia maitea, gurea ere bada ardura

POBREZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN, FAMILIEK GOMENDIOAK JASOKO DITUZTE BERAIEN SEME-ALABEN ESKUTIK

 Munduko pertsona bakoitzak osatzen dugun gizarte eta ingurugiroaren onerako, era kontziente eta solidarioagoan bizitzea ezinbestekoa bihurtzen ari zaigula gogoraraziko dizkigute Ausolan kooperatibak, Mundukide Fundazioak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Narroako ikatetxetako 26.000 haur eta gaztek, “Familia maite, gurea ere bada ardura” ekimenaren bitartez.

Urriak 17ko dataren bueltan, urtero bezala ekarri nahi dugu POBREZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA denon gogoetara eta 2018ko titularra honakoa da: Goseak berriz ere egin du gora munduan.

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO), Nekazaritza Garatzeko Nazioarteko Funtsak (NGNF), UNICEFek, Elikagaien Mundu Programak (EMP) eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoerari buruzko 2017ko mundu txostenak dioenez, munduko biztanleen%11 –815 milioi pertsona– gosea pasatzen ari dira.

Munduko ekonomiaren hazkundea ehuneko 2.7 puntutan aurreikusten denean, Eusko Jaurlaritzaren arabera gurean ehuneko 2.5 puntuko hazkundea izango delarik, munduan aurreko urtearekiko 38 milioi pertsonak gosea pasatzen dute. Hazkunde hori, hein handi batean, honako hauei zor zaie: gatazka bortitzen ugaritzeari, klimarekin lotutako perturbazioei eta baita krisi ekonomikoei ere.

Adituek ohartarazten dutenez, horrenbeste indarkeria, lehorte eta uholderik –hein batean, El Niño fenomeno klimatikoarekin lotuta– ez dagoen herrialdeetan ere, munduko moteltze ekonomikoa dela eta, okerrera egin du elikagaien segurtasunak eta nutrizioak.

Bost urtetik beherako 155 milioi haur inguruk desnutrizio kronikoa jasaten dute (txikiegiak dira daukaten adinerako), txostenaren arabera; bestalde, 52 milioik desnutrizio akutua pairatzen dute, eta horrek esan nahi du gutxiegi pisatzen dutela beren altuerarako. Bestaldetik, 613 milloi emakume, ugaltzeko adinean dauden emakumeen artean ehuneko 33a, anemia jota daude.

Eta hala ere, eta munduan goraka datorren desigualtasunaren isla gisa, 641 milloi pertsona, planetako pertsona heldu guztien %13, gizenegi daude. Eta bost urtetik beherako haurren artean 41 milioik gehiegizko pisua daukate.

Emaitzek alarma guztiak piztu dituzte: 2030erako gosea eta malnutrizio mota guztiak desagertuko badira, ezinbestekoa izango da elikagaien segurtasuna eta nutrizioa kaltetzen ari diren faktore guztiei heltzea, hau da, alde batetik, gatazkak, aldaketa klimatikoa, krisi ekonomikoak, baina baita ere, elikadura ohiturak.

Hain zuzen ere, horrexegatik ezin dugu kontu hau agintarien, politikarien eta beste batzuen esku utzi; gutako bakoitzak zereginaren parte bat hartu behar du bere gain.

 

 

 

 FAMILIA MAITEA,  GUREA ERE BADA ARDURA

URRIAK 17an, POBREZIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA egutegietan gorriz markatuta dugu. AUSOLAN Kooperatiba eta MUNDUKIDE Fundazioa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat ikastetxetako 26.000 haur eta gazterekin batera, munduan pobrezia eta gosea bezalako errealitateak, milioika pertsonen bizitza apurtzen  jarraitzen dutela gogoratzera gatoz.

“Familia maitea, gurea ere bada ardura” ekimenarekin,  haur eta gazte bakoitzak bere familiari postal bat idazteko aukera izango du. Postalaren aurrealdean idatzita dauden 5 proposamenak familiaren egunerokotasunean praktikan jartzera gonbidatuz.

  • Ez dezagun janaririk alferrik galdu eta soberakinak birziklatzen saiatu gaitezen.
  • Gutxiago eta modu arduratsuan kontsumitu dezagun.
  • Sukaldatzean, energia eta ur gutxiago erabil dezagun.
  • Pobreziaren alde lanean ari diren elkarteekin bat egin dezagun.
  • Zaindu ditzagun gure ekintzak mundu hobeago bat eraikitzeko

Munduko pertsona bakoitzak osatzen dugun gizartearen onerako, era kontziente eta solidarioagoan bizitzea ezinbestekoa bihurtzen ari zaigula gogorarazi nahi digu ekimenak, besteak beste.

 

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa
  • IV FOROKOOP 2010