Adierazi zure elkartasuna Mundukideko postalen bitartez

Jakin badakigu aurtengo Gabonak erabat bereziak izango direla. Kaleetako argiek ez dutela dizdira bera izango eta afari orduko mahai luzeak hutsune gehiagorekin ikusiko ditugula. Horrela da…. baina pentsatu duzu txarrenari onena ateratzeko prest egongo bagina, eta kideari elkartasunez begiratzeko gai izango bagina zer nolako olatua sortuko genukeen planeta osoan?

Elkartasun olatua sortzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizute steka honetan ikusgai dituzun  Mundukideko online postal solidarioek!

Lagun, bezero, bazkide edo lankideei desiorik onenak opa dizkiezun aldi berean, Afrika eta Latino Amerikako hainbat herrialdeetako pertsonei bizi kalitatea hobetzeko aukerak ematen arituko zara Mundukiderekin batera.

Gehien atsegin duzun postala aukeratzen duzunean, pertsonalizatzen lagunduko dizugu eta ondoren zure emailean jaso ahal izango duzu nahi dituzun beste bidalketa egiteko.

Salneurria: 330 €+ BEZ

Postala erosteko edo dudak argitzeko idatzi uurizar@mundukide.org  helbidera edo deitu 943 772 010 telefonoan.

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak