Mozambikeko nekazarientzako mikrokreditu kanpaina, martxan

irudia-bajan

Mundukide Fundazioak “Zabaldu iturria” lelopean mikrokreditu kanpaina jarri du abian Laboral Kutxarekin lankidetzan. Ekintza honen helburua ur motoponpak eskuratu ahal izateko kredituak lortzea da, Mozambike iparraldean kokatuta dagoen Marrupa eskualdeko nekazari familiei laguntzeko asmoz.

“Zabaldu iturria” izango da mikrokreditu kanpaina izendatuko duen leloa, helburuarekin bat eginaz, ur motoponpen eskuratzea izango baita kanpainaren funtsa. Autogestioaren ideia indartu asmoz, Mundukidek uzta oparoak lortzeko bidea zabaldu nahi die nekazariei motoponpak eskuragai jarriz. Uzta hauei esker, familia elikatzeaz gain ekoiztutako hori saltzeko aukera izango dute eta salmenta hauetatik lortutako irabaziek egingo dute posible mikrokredituak itzultzea, osotasunean ez bada ere, bai %90ean. Bide hau jarraituz, Mundukidek eskualdeko ekonomiaren hobekuntza, zein gosete, desnutrizio eta menpeko ekonomia ereduari aurre egitea du jomuga.

Ekintza abenduaren lehen astean jarriko da abian, aurreko urteetan izandako arrakastak eredu hartuta. Kredituen ekimen hau 2002an sortu zen lehenengoz, urteetan izandako uzta txarrek eragindako gosete baten ondorioz. Irtenbide bila, fundazioak laguntza ez zuzena bidaltzea erabaki zuen. Era horretan, urteek aurrera egin ahala loratuko zen proiektua jarri zuten abian, Marrupan bizi zuten menpeko ekonomia eredua gainditzeko asmoarekin.

Ordutik, nekazarien laborantzak garatzen dihardute. Gaur egun, familiaren biziraupenaz haratago nekazariek oinarrizko beste ondasun batzuk eskuratzeko aukera dute, baita makineria txiki edo ureztatze sistema bezelako tekonologietan inbertitzekoa ere. Horrez gain, 2000 eta 2010 urte bitartean haur denutrizio tasa %30ean murriztea lortu da. Pobrezia protagonista den testuingurru batean –Mozambike munduko laugarren herrialde behartsuena da– ezarpen hauek ezinbesteko suertatzen dira nezakal jardueren hazkunderako, baita azpiegitura berrien eraikuntza eta izaera kooperatiboa duten enresa txikien sustapenerako.

Mozanbikeko Marrupa barrutian, 15.000 km2 dituen Niassa probintzian, 58.000 biztanle baino zertxobait gehiago bizi dira. Nekazaritza ustaiapenak oso txikiak dira, ez 2 edo 3 hektarea baino handiagoak. Eremu hauetan zerealak lantzen dituzte eta familia bakoitzaren urteko irabaziak 50 eta 200 euro bitartekoak izaten dira. Mundukidek martxan jarritako mikrokreditu kanpainei esker 225.000 euro eman ahal izan dira 2.890 pertsonarentzako.

Mozambiken hamar urtean jardun eta gero, Munduidek lau programa ditu martxan inguruko lau eskualdeetan (Majune, Marrupa, Balama eta Montepuez) Mozanbike iparraldean zehar. 130 instruktore baino gehiagoko talde batek, Mundukideko zein bertako beste bederatzi elkarteetako pertsonek osatua, 30.000 nekazariri eskaintzen die laguntza, ureztatutako 600 hektareako lur eremuetan lan egiten dutenak.

Ekimen honetako partaide izateko interesa duenak informazio diptikoak izango ditu eskuragai Laboral Kutxak EAEn zein Nafarroan dituen bulegoetan eta kredituak eman ahal izango dira Laboral Kutxare honako kontu korrontean: 3035 0001 56 0010122192

Informazio gehiago: Urri Urizar 688 68 11 40 (uurizar@mundukide.org)

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa