Brasil, Mozambike eta Ekuadorren lan egiteko pertsonak behar ditugu

LAN ESKAINTZA- BRASIL

Pertsonak behar ditugu Mundukide-MST proiektuen ekintza formatiboak koordinatzeko eta MST-ko kooperatibei aholkularitza eskaintzeko.

Kontratatu nahi den pertsonak honako funtzioak izango ditu:

  • Programako formazio ekintzak zuzentzea.
  • MSTko talde ezberdinei asistentzia eta aholkularitza eskaintzea (CCA, Ekoizpen sektorea , Genero sektorea..)
  • Programaren administraritza.
  • Programaren koordinazioa.
  • Gestore perfilaren ezaugarri gehiago

Horrez gain, formazioari dagokionez, honako hau eskatzen da:

  • Unibertsitate titulua.
  • Enpresan esperientzia, bereziki kooperatibismoaren filosofiarekiko sentsibilitatea.
  • Talde kudeaketan esperientzia izatea.
  • Erabiltzaile mailako informatika ezagutza.
  • Hizkuntzak: baloratuko da portugesa eta euskara jakitea.

Informazio zabalagoa

  • Kontratu laboralaren iraupena: 2 urte
  • Lan baldintzak Mundukideko taulen araberakoak.

 

 Ezagutu ezazu bideo honetan Brasileko programan lanean aritu diren beste kooperante batzuren esperientzia.

 


LAN ESKAINTZA-AFRIKA

Afrikarako nekazaritza aditua

Mundukide Fundazioak 19 urte daramatza nazioarteko lankidetza lanean. Egun hiru herrialdeetan dihardu (Mozambike, Brasil eta Kolombia) hango erakundeekin elkarlanean, haien gaitasunak indartzen eta eskualdeko garapen sozioekonomikoari laguntzen.

Afrikan, programa berri bat zabaldu nahi dugu, nekazal familien garapena bultzatzeko, eta horretarako identifikazio prozesu bat martxan jarri dugu.

Lan deialdiaren deskribapena

Lankidetza proiektu berriaren identifikazio eta formulazio lanetan, gestoreari laguntzen ibiliko den pertsona baten bila ari gara. Pertsona horrek, Ekuadorreko erakunde bazkideekin batera, proiekto berria martxan ipintzeko ardura izango du. Horretarako, hurrengo lan hauek aurreikusten dira.

  • Proiektuaren identifikazioan lagundu: kokapena, kontaktuen bilaketa, bertako bazkideen bilaketa, partehartze diagnostikoak burutu eta erakundeekin harremanak.
  • Proiektua idatzi eta aurkezteko lanetan lagundu: ekintzak azaldu, kronograma eta aurrekontuak garatu.
  • Proiektuaren kudeaketa: ekintzak martxan jarri, lantaldearen aukeraketa, kudeaketa ekonomiko eta administratiboa, erakundeekin harremanak,…
  • Programaren baliabideen erosketa eta kudeaketa: ibilgailuak, instalazioak, tresnak,…
  • Bazkide eta lantaldearen garapena sustatzea.
  • Nekazal arloan, joera, aukera eta ekimen berriak identifikatu eta martxan jarri.
  • Genero ikuspegia txertatu proiektuan.

 

Beharrezko perfila

  • Agronomian aditua, landa-lanetan formazio eta esperientziarekin.
  • Garapenerako lankidetza proiektuetan eskarmentua. Nekazal eremuetan garapenerako proiektuetan, identifikazioa, idazketa, eta kudeaketa lanetan aritu izana kontutan hartuko da.
  • Hizkuntza: Frantsesa eta ingelesa eskatzen da, euskera eta gaztelania kontutan hartuko dira.
  • IKT: datu base, kalkulo orriak eta GISen erabilpenaren eskarmentua kontutan hartuko da.
  • Afirkan lanean ibili izana kontutan hartuko
  • Taldeak kudeatzen izandako eskarmentua kontutan hartuko da.
  • Nekazal eremuetan izandako esperientziak kontutan hartuko dira.
  • Genero eta garapenean esperientzia kontutan hartuko da.

Baldintzak

    • Bi urterako kontratoa (lehenego sei hilabeteak proba moduan)
    • Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
    • Lan lekua: Afrika
    • Kurrikuluma bidaltzeko epea: 2018-12-31.

Mundukidek, gizon eta emakumeen aldeko berdintasuna sustatzen du. Hautagai guztiak ongietorriak izango dira, kurrikuluma helbide honetara bidaliz, Afrika Lan Deialdia jarrita: mundukide@mundukide.org

 


LAN ESKAINTZA- EKUADOR

Mundukide Fundazioak 19 urte daramatza nazioarteko lankidetza lanean. Egun hiru herrialdeetan dihardu (Mozambike, Brasil eta Kolombia) hango erakundeekin elkarlanean, haien gaitasunak indartzen eta eskualdeko garapen sozioekonomikoari laguntzen.

Ekuadorren, programa berri bat zabaldu nahi dugu, nekazal familien garapen sozioekonomikoa bultzatzeko, eta horretarako identifikazio prozesu bat martxan jarri dugu.

Lan deialdiaren deskribapena

Lankidetza proiektu berriaren identifikazio eta formulazio lanetan, gestoreari laguntzen ibiliko den pertsona baten bila ari gara. Pertsona horrek, Ekuadorreko erakunde bazkideekin batera, proiekto berria martxan ipintzeko ardura izango du. Horretarako, hurrengo lan hauek aurreikusten dira.

  • Proiektuaren identifikazioan lagundu: kokapena, kontaktuen bilaketa, bertako bazkideen bilaketa, diagnostiko partehartzeaileak burutu eta erakundeekin harremanak.
  • Proiektua idatzi eta aurkezteko lanetan lagundu: ekintzak azaldu, kronograma eta aurrekontuak garatu.
  • Proiektuaren kudeaketa: ekintzak martxan jarri, lantaldearen aukeraketa, kudeaketa ekonomiko eta administratiboa, erakundeekin harremanak,…
  • Kooperatiben aholkularitza, erakundeen indartzea eta formazio ekintzak martxan jarri.
  • Genero ikuspegia txertatu proiektuan.

 

Beharrezko perfila

  • Unibertsitatean ikasketak.
  • Enpresan eskarmentua, kooperatibekiko sentsibilitatea.
  • Hizkuntza: Euskera eta gaztelania kontutan hartuko dira.
  • Informatika erabiltzaile maila, batez ere kalkulo orrien erabilpena.
  • Atzerrian eta boluntario moduan izandako esperientziak kontutan hartuko dira.
  • Genero eta garapenean esperientzia kontutan hartuko da.

Baldintzak

    • Bi urterako kontratoa (lehenego sei hilabeteak proba moduan)
    • Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
    • Lan lekua: Ekuador
    • Kurrikuluma bidaltzeko epea: 2018-12-31.

Mundukidek, gizon eta emakumeen aldeko berdintasuna sustatzen du. Hautagai guztiak ongietorriak izango dira, kurrikuluma helbide honetara bidaliz, Ekuador Lan Deialdia jarrita: mundukide@mundukide.

 

MUNDUKIDE FUNDAZIOA

Zarugalde 30

20.500 Arrasate Mondragon (Gipuzkoa)

mundukide@mundukide.org

Tel.: +34 943 772 010

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010