Mundukide kooperazio kooperatiboak 20 urte betetzen ditu: “Izan zirelako gara”

Mundukide 1999an sortu zen, bailarako GKEn eta Kooperatiben laguntzagatik. 20 urte hauetan, hainbat herrialdetan aritu gera lanean, 10 hain zuzen ere. 250 pertsona aritu dira Mundukiderekin lanean eta datu bat jartzeagatik, aurreko urtean 75.000 pertsonengan eragin zuzena lortu zen.

Guzti hau, atzoko prentsa aurrekoan aurkeztu zuten Mundukide lehendakariak, Raul Garcia Diaz, Mundukideko lehendakari ordeak, Leire Mugerza Garate, eta Mundukideko zuzendariak, Josu Urrutia Beristain.

Josu Urrutia Beristain, Leire Mugerza Garate eta Raul Garcia Diez atzoko prentsa aurrekoan.

Mundukideren historia

Mundukideren 20 urteko ibilbidea esaldi batean laburbildu beharko bagenu, esango genuke pertsonen istorio bat izan dela. “Hemengo” eta “hango” pertsonak  elkarlanean, egoera zaurgarrian bizi diren pertsonekin garapen sozioekonomiko  bidezkoago bat lortzeko helburuarekin.

Kooperatibetako langileak izateaz gain denbora librean ONGtan boluntario moduan ari ziren  hainbat pertsonen kezka eta ekimenez sortu zen Mundukide. Proiektu txikiez haratago, eragin handiagoa izango zuten proiektuak martxan ipini beharra sentitzen zuten. Eta horrela Mondragonera hurbildu ziren.

Orain 20 urte, korporazioan zeuden pertsonek erronka bezala hartu zuten eta erakundea gauzatzeko lanetan murgildu ziren.Bailarako GKEn esperientzia  eta kooperatiben filosofia batuz, Mondragoneko eraldaketaren esperientzia munduan zehar konpartituz.

Beraz, hasierako patronatua , 2000 garren urtean eratu zen eta hauek izan ziren parte hartu zuten erakunde eta kooperatibak:

  • GGKEak: Harreman (Arrasate), Atxorrotx (Eskoriatza), FISC (Bergara), Gernikatik Mundura.
  • Kooperatibak: Fagor, Maier, Orona, Ulma.
  • Horretaz gain, Laboral Kutxak hasierako kapital horretan parte hartu zuen.

Pertsonak bai, baina printzipiodun pertsonak hartu zuten parte , eta eredu kooperatiboan oinarritutako printzipioak hartu zituzten oinarritzat.

  • Eraldaketa soziala: Beste herri batzuekiko solidarioa izanez, gizartea eraldatzeko borondatea berreraikuntza ekonomiko eta soziala lortzea eta euskal gizarte aske, bidezko eta solidarioagoa taxutzea ahalbidetuko duen hedapen prozesuaren bitartez.
  • Interkooperazioa: Elkartasuna aplikatzeko eta enpresa eraginkortasuna lortzeko, lankidetza printzipioa honela garatu behar da: indibidualki hartutako Kooperatiben artean, Dibisioen artean, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren eta gainerako euskal kooperatiben artean, eta estatuko, Europako eta munduko gainerako mugimendu kooperatiboekin.
  • Unibertsaltasuna: Ekonomia Soziala-ren eremuan diharduten guztiekiko elkartasuna aldarrikatzen du, eta bere egiten ditu Nazioarteko Kooperatibismoaren berariazko helburuak: Bakea, Justizia eta Garapena.

Aurrera begira, hurrengo urteetako erronkak

Indikatzaile ekonomikoen aurrerapauso positiboek, ezin digute galarazi munduan ematen ari den balioen gainbehera ikusten. Besteak beste, ezberdintasunen handitzea, krisi migratzaile sakonak eta aldaketa klimatikoaren begi-bistako eraginak ezagututa.

Erronka guzti hauetatik, gure gizartearekiko eraldaketaren gaiaren inguruan zentratu nahi genuke bereziki. Indar berezi bat dago euskal mugimendu kooperatiboan eta baita beste erakunde batzuetan, eraldaketa sozialerako hainbat eremutan aurreratzeko eta gizartea hobetzeko aukera paregabea eskaintzen diguna. Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen dugu munduko pertsona zaurgarrienak bizi duten egoerez ahaztu gabe lanean aritzea, gure indar guztiak piramidearen goienengo aldean dagoen gizarteari eskaini beharrean.

Testuinguru honetan, datozen lau urtetarako Plan estrategikoa onartu genuen iaz. Aurrerantzean Garapenerako lankidetza gehiago egin nahi dugu, motibatutako lantalde profesionalarekin eta era berean gure gizartea humanoagoa bilaka dadin eraldaketa lana eginaz, eta azkenik erakundearentzat finantza egoera egonkorra lortuaz.

Horretarako Plan Estrategiko berri bat martxan ipini genuen pasa den urtean honako bisioarekin: Ilusiodun pertsonak , gure lankidetza multiplikatuz gizartea eraldatzeko helburuaz.

  • 1.- LANKIDETZA MULTIPLIKATU Zentzu horretan, Brasilen eta Mozambiken gure jardueran handitzeko konpromisoa hartu  dugu, bi herrialde horientzako une kritikoak bizi direnean.
  • 2.-GIZARTE ERALDAKETA Hala ere eta hain globalizatua eta interkonektatuta dagoen mundu honetan, hegoaldean ezezik gure gizartean ere aldaketak sustatzeko lanean ari gara. Horregatik, Plan estrategiko honetan Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren aldeko apustua egin dugu. Gizarte eraldaketaren prozesuan herrialde pobretuetako ikuspegia ematea da gure helburua. Gure eta beste errealitate batzuetako esperientziak elkar trukatuz gizarte eraldaketa prozesuak kanpoko herrialdeen ikuspuntuekin osatzeko. Izan ere, eraldaketa prozesuetan munduaren ikuspegi globalaren lanketa ezinbestekoa dela uste dugu.
  • 3. KONPROMETITUTAKO PERTSONAK Programa guzti hauek martxan ipintzeko, konprometitutako pertsonak behar izaten direla argi dago eta horretarako interkooperazioa inoiz baino gehiago sustatu nahi dugu kooperatibekin. Egun, gure programetan kooperatiba hauetako bazkideak ditugu lanean: Eroskiko bi, Ulmako bat eta Copreciko beste bat ekainean hasiko da gurekin.

Ospakizunen berri

Ospakizunaren helburu nagusiak bi dira:

  • Eskerrak eman. Lehen pertsonez hitz egin du, printzipiodun pertsonez. Eta pertsona horiei esker Mundukide hona heldu da. Izan zirelako gara.
  • 20 urte hauetan egin duguna eta egiten ari garena konpartitu. Euskaldunok orokorrean eta bailara honetan are eta gehiago, kontatzeko baino egitekoak gara. Eta Mundukiden ere hori gertatzen zaigu. Erakunde txiki bat gara, baina garapeneko lankidetzaren sektorea izen ona daukagu eta baita ere lan egiten dugun hegoaldeko herrialdeetan ere. Eta orain gure lana konpartitzeko momentua heldu dela uste dugu. Horregatik, aurten, eta 20garren urteurrenaren aitzakiarekin koadernoak argitaratzen hasiko gara. Gure lanaren sistematizazioak landu eta dokumentuetan isladatu. Eta bi koaderno gaude prestatzen. Lehenengo zenbakia, interkooperazioaren inguruan. Azken urteotan Eroski eta Mundukideren arteko elkarlana Brasileko programan. Polita da Eroskik 50 urteurrenaren ospakizunean eta Mundukide 20garren urteurrenean. Bigarren zenbakia, Brasileko programan landu dugun Emakumeen Eskola.

Beraz, gure ideia aurten 3- 4 koaderno argitaratzea da, bideo bat ere argitaratu dugu dagoeneko Kooperatibei bereziki eskerrak ematen, 20 urteurreneko boletin berezi bat argitaratu nahi dugu, patronatoko bidai bat antolatu dugu, kooperatiben arteko lasterketa egingo dugu eta azkenik azaroaren 7an Mundukiderekin 20 urteko elkartasun ibilbide honetan parte hartu duten pertsona guztiekin ospakizun bat antolatuko dugu Kultur Aten.

Bukatzeko, eskerrak ematea nahi dugu:

Eskerrik asko sinisteagatik kooperatibismoa ez dela osoa nazioartek o elkartasunik gabe
Eskerrik asko laguntzeagatik kooperazio kooperatiboa praktikan jartzen
Praktikan jartzen…
Praktikan jartzen…

Pobretutako pertsonak aukera berriez
JABETZEN
Komunitateetako protagonistak
JABETZEN
Nekazariak tresna berriez
JABETZEN
Alternatiba sozioekonomikoetako eragileak
JABETZEN
Teknikoak eta boluntarioak
JABETZEN
Kooperatibistak beren arduraz eta ekarpenaz
JABETZEN


KOOPERAZIO KOOPERATIBOA:
PERTSONAK ETA KOMUNITATEAK JABETZEN

MUNDUKIDE, 20 URTE JABETZEN

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa