Mundukide: 17 urtez kooperazioa kooperatiboa sustatuz

FullSizeRender (27)

Mundukide Fundazioa 1999an jaio zen. Urte hartan Debagoieneko hainbat GGKEetako ordezkariek MONDRAGON Talde Kooperatiboaren atean jo zuten, laguntza eske. MONDRAGON barruan Hirugarren Mundua deituriko herrialdeekin lankidetzarako zubiak eraikitzeko gogoa zegoenez, laguntzaren deia berehala gauzatu zen, MONDRAGONek GGKE txiki hauei euskarri instituzionala emanez.

Hegoaldeko herrialdeetan garapen endogenoa sustatu eta, baita ere, gure gizartean eraldaketa bultzatzea helburu, Mundukidek interkooperazio ereduak ipini ditu abian azken 15 urte hauetan.

Eredu honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat kooperazio programetan egiten den tokian tokiko lana da. Mundukideko pertsonala proiektua aurrera eramango den herria edo herrixkan kokatzen da eta bertatik koordinatzen du lan guztia, bertako biztanleekin elkar lanean.

Mozambike
Afrikan lana 2002an hasi zen, non eta Mozambiken baldintza guztiak betetzen zuen herrialdea zelako: txirotasun handia zegoen eta dago, oraindik ere, eta herrialde bezala egonkorra delako. Azken ezaugarri hau ezinbestekoa da, denboran luze joko duen proiektu bat bere osotasunean burutu ahal izateko.

Ondoren, Mundukidek beste toki batzuetara jo zuen; horra hor, Brasilera, non Movimiento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (MST) taldearekin elkar lanean ari den eta Kubara, non 2007tik dagoen.

Herrialde bakoitzean egiten den lana ez da berdina. Mozambiken, iparraldeko lau barrutietan dago kokaturik (Majune, Marrupa, Balama eta Montepuezen) eta leku hauetan, bertako komunitate eta aginteekin adosturik, azpiegiturak atondu (errepideak edo ureztatze sistemak, kasu) eta familien nekazaritza sustatzen ditu. Halaber, mikrokreditoen sistema bat ere abian jarri da, nekazariek euren produkzioa hobetu dezaten laguntzeko, familia osoarentzat elikagaiez gaindi, salmentarako soberakinak ere lor ditzaten.

Mozambikeko talde teknikoa ondoko pertsona hauek osatzen dute: Mundukideko ordezkari bat distritu bakoitzeko, 25 laguntzaile, eta zenbait nekazarien elkartetako 180 prestatzaile. Guztira, 50.000 nekazariei laguntzen zaie, 600 ureztatutako hektareetako lurralde batean.

Brasil eta Kuba
Brasil eta Kuban gizartea eraldatzeko lanean ari diren eta euren komunitateetan lidergo handia duten hainbat Kooperatiba eta Elkarteei laguntzen die Mundukide. Laguntza hau hiru alorretan ematen da: enpresa-kudeaketa, antolakuntza eta kooperatibismoan.

Brasilen MSTrekin batera lanean ari da Paraná eta Sergipe probintzietan. Mundukideko ordezkari batek programa kudeatzen du eta, honetaz gaindi, bertako 15 ordezkariek, 6 boluntariok eta 5 kooperantek osatzen dute lan-taldea.

Mundukide 2007. urtez geroztik ari da lanean ari Kuban, enpresa kudeatzaileak prestatzen Kubarako berria den testuinguru batean. Izan ere, herrialdeak egoera berria bizi du, zeinean nekazaritzaren arlokoak ez diren ere kooperatibak legeztatzeko neurriak onartu diren, horrela Mundukiderako laguntza-aukera berriak zabalduz.

Azukre sektorearen Berregituratze eta Elikagaien Subironatasun Politika programen barruan, ekimen ekonomiko-produktibo berriak sustatzen ari da lanean Mundukide, herrialdean garapen ekonomiko iraunkorra bultzatzeko asmoz. Lan-taldean Mundukideko arduradun bat dago kudeatzaile gisa, 8 brasildar, Taldeko 2 boluntario eta kooperante bat.

Ekitaldien egitaraua
15. urtemuga behar bezala ospatuko da. Mundukideren lana, filosofia eta emaitzak gizarteari hobeto ezagutarazteko eta, bide batez, bazkide partikular gehiago erakartzeko helburuarekin, ekitaldi ugari burutuko dira 2015 eta 2016 urteetan. Honakoak izango dira ekitaldi garrantzietako batzuk:

• Mundukide: 15 urte erakusketa ibiltaria. Lehen asteetan leku hauetan egongo da:

  • MONDRAGON Korporazioa (apirilaren 13tik 17ra)
  • Laboral Kutxa (apirilaren 20tik 24ra)
  • Ikerlan (apirilaren 27tik maiatzaren 1era)
  • Lagun-Aro (maiatzaren 4tik 8ra)

• Lehen kooperatiben arteko lasterketa solidarioa, uztailaren 5ean, Urkulun.
• 2016an, EHko Bertsozale Elkartearekin elkar lanean, erakusketa eta ekitaldi bat antolatuko dira.

Honetaz gain, urteurrena dela eta, Mundukideren webgune berria eta bideo korporatiboa egingo dira.

Egin zaitez Mundukideko bazkide! Batu Taupadara!

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide