Mozanbiken izan da Mundukideren patronatua

IMG_0805

Uztailaren 31 eta abuztuak 12aren bitartean Mozanbiken, Mundukidek azken urteetan egin duen lana bertatik bertara ikusteko aukera izan dute patronatuko ordezkariek.

Mundukide modu batera edo bestera ezagutzen duten eta Mundukideri laguntzen dioten pertsonak joan ziren bertara, asko Patronatuko ordezkariak dira edo patronatuko parte diren erakundeetako ordezkariak:

Ainara Ansa Irazusta ORKLI kooperatiba
Julen Madariaga Otazua MAIER kooperatiba
Iñaki Elkano Bizkai MAPSA kooperatiba
Ana Ibeas Elorza BAZKIDEA
Cristina Etxenagusia Irure HARREMAN GKE
Aiora Padilla Urkiola HIRUATX GKE
Mikel Carrasco BOLUNTARIOA
Ibon Antero Intxausti MUNDUKIDE

Mozanbikeko programa bi zutaberen gainean eraiki da: azpiegiturak hobetzea eta familiako nekazaritza sustatzea.4 eskualdetan (Marrupa, Montepuez, Majune eta Balama) banatzen den programa honetan, 4 jarduera hauek sustatu dira: errepide sare baten diseinua, nekazaritzako produkziorako kreditu sistema, nekazaritzako laguntza teknikoa eta sargaien eta nekazaritza makinen eskaintza.

Bidaiaren helburua, ordezkariek Mundukideren lana ezagutzeaz gain, testigantzak lortzea ere bada eta ondorioz, Miren Amuriza Plaza bertsolaria eta Oskar Epelde Juldain kazetaria ere izan dira bertan.

Mirenek irailetik aurrera ekitaldi berri bat aurkeztuko du Mundukiderekin batera, laster ezagutuko duguna, Oskarrek aldiz, ikus entzunezko bilduma Eder bat egiteko erraztasunak eman dizkigu, EITBko albistegian horren adibide garbiena: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/bideoak/osoa/3427312/bideoa-mundukide–mozanbiken-baratzak-egiten-lagundu/

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa