Mozambikeko familiekin lankidetza kanpaina LABORAL Kutxan

Mundukide Fundazioak, gabon garaian LABORAL Kutxako bulegoetan egiten dugun kanpainaren harira, parte hartzeko gonbidapen berezia luzatu nahi dizuegu.

IMAGINATU AFRIKA

Milaka kilometrotara zer gertatzen den eta familiak nola bizi diren islatzea oso zaila izaten da. Kontatuta ere, irudika ezina da guretzat Mozambikeko pertsonek bizi duten miseria egoera noraino iritsi daitekeen. Marrupa programari buruzko informazio gehiago:

  • Marrupa Programa: http://bit.ly/2iiB3TT

15 urte daramatza Mundukidek bertako nekazariekin lankidetzan eta egunerokoan bizitakoak gero eta indar handiagoa ematen digu lanean jarraitzeko. Gero eta familia gehiagok nahi du programara gerturatzea eta ekoizpen lanetan hastea. Gobernua ere oso pozik dago, Mundukideren lan egiteko era eraginkorra dela adieraziz.

LANKIDETZAREN INDARRA MOZAMBIQUEN

Harro gaude, bertako erakunde eta nekazariekin lankidetzarekin bidegabekeriari aurre egiteko tresnak eta mekanismoak sortu ditugulako eta ondorioz 10.000 nekazariren familien bizitzek hobera egin dutelako.

Nolakoak dira familiek lortzen dituzten hobekuntzak?

  • Urte guztiko familiaren janaria bermatzea.
  • Etxekoan osasun edo hezkuntza beharrak bermatzea.
  • Koltxoirik ez dutenak koltxoia erosteko.
  • Lastozko teilatua dutenek, txapazkoa jartzeko.
  • Bizikletarik ez dutenek bizikleta edo motorra erosteko.

LANKIDETZAREN  INDARRA GUREAN

Lankidetzan sinesten baduzu eta Mozambike iparraldeko nekazarien bizitza hobetzeko parte izan nahi baduzu egin zure ekarpena. Pertsonak garelako beste pertsona batzuren bizitza aldatzeko gai.

ERRENTA AITORPENEAN KENKARIA

%20 eta %75 arteko kenkaria izan dezakezu zure Errentaren gaineko aitorpenean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943772010 telefonora  edo uurizar@mundukide.org helbidera.

www.mundukide.org

 

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST