Zure laneko MINUTU BAT, beste batzuentzako aukera

“Minutu bat egunero”, pobreziaren desagerrarazketan  pauso bat gehiago emateko aukera.

Mundukide Fundazioak eguneroko soldatatik “minutu bat” eskaintzeko aukera ematen du ,  Hegoaldeko herrialdeetan lan aukerak sortzen jarraitu ahal izateko.

Biztanleriaren %1ak ia mundu mailako aberastasun osoaren ia erdia du, 1.200 milioika pertsonek euro bat baino gutxiagoren truke lan egiten duten bitartean. Ezbairik gabe, hori onartzen duen mundu batek arazo larria du. Geldirik egon gaitezke arazo honen aurrean; edo, aitzitik, gure eskuetan dagoen guztia egiten saiatu, nahiz eta keinu txikiak izan. Azken hori da Mundukidek proposatzen duena “Minutu Bat Egunero” kanpainaren bitartez.

Egunero 8 ordu igarotzen ditugu gure lanpostuan, 480 minutu zehatzago izateko. Mundukide GKEak 1999tik egiten du lan Mozambike, Brasil eta Kubako milioika pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko. Oraingoan, egunero lan egiten ditugun 480 minutuetatik minutu bakarrari dagokion soldata xedatzea du helburu, orain arte Fundazioak egindako lanak jarraipenerako laguntza izan dezan.

Horretarako sortu dute www.unminutoaldia.org webgunea. Bertan, edonork izango du beste pertsonei hilean behin eman nahi dien emaitza kalkulatzeko aukera, baita emaitza horiek izango duten jomuga ere; azken hori minutu bat egunero eskaintzea erabakiz gero.

 Mundukidek bazkideak erakartzeko kanpaina hau jarri du abian,  Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Egunaren bezperetan, helburu birekin:

–  Gizartea sentsibilizatu egindako keinu txikiekin, denok aldaketa handiak lortu ditzakegula. 1.200€ irabazten duen pertsona batek, eta minutu bat egunero emateko prest dagoenak aukera berak izan ez dituen bati soilik 2,5€ emango dizkio hilean. Edonola ere, pertsona asko ekintza horretara batzen bagar, mundua aldatzeko aukerek gora egiten dute nabarmen.

 – Mundukiden Mozambike, Brasil eta Kubako pertsona gehiagoetara heltzeko bazkideak lortu nahi ditugu, bertakoen oinarrizko baldintzak ziurtatu eta lana egiteko aukera izan dezaten, lana baita bizitza askoren aldaketarako motorra.

Eskeini minitu bat egunero!

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST