15. urteurreneko erakusketak bere ibilbidea kooperatibetatik jarraitzen du

video exposición
Gure 15. urtemugaren erakusketa ibiltariak bere bidea jarraitzen du hainbat MONDRAGON korporazioko kooperatibatan. Ostiral honetara arte LKS-ko egoitza nagusian (Garaia gunea, Arrasate) egongo da ikusgai eta, ondoren, ondoko enpresa hauetara joango da:

• Fagor Arrasate: maiatzaren 18tik 22ra
• Fagor Automation, Arrasate: maiatzaren 25etik 29ra
• Fagor Automation, Eskoriatza: ekainaren 1etik 5era
• Ederlan, Eskoriatza: ekainaren 8tik 12ra

Erakusketa ikusten joateko gonbidapena luzatzen dizuegu. Izan ere, egon den lekuetan asko gustatzen ari da. Erakusketarekin batera, bazkide partikularrak erakartzeko kanpaina jarri da abian, ‘Lotu taupadara’ izenekoa. Erakusketan bertan aurkituko duzue kanpaina honi buruzko informazioa.

Ikusi TU Lankideren erreportaje honetan nolakoa den erakusketa:

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa