Kooperazio kooperatiboa Mexikon – Izaskun Bildarratz

Izaskun Bildarratz Sorronek eta Iñigo Gomez Udaondok –Mexikon borondatezko kooperanteak biak ere– azken bi urteetan kooperazio kooperatiboaren arloan Mundikiderekin bizi izan duten esperientziaren berri eman digute.

Iñigo eta biok geneukan gogoa gure ibilbide profesional osoan egindakoak baino zentzu humanitarioagoa izango zuen zerbait egiteko, eta gure esperientzia aprobetxatzeko. Hala, boluntario gisa aurkeztu ginen Mundukiden, guretzako aukerarik sortuz gero, gu prest egongo ginela jakin zezaten.

Misioa 2017an sortu zen aukera. Mexikoko Ayuda en Acción GKEak laguntza teknikoa eskatu zion Mundukideri ekonomia solidarioari buruzko prestakuntza programa bat lantzeko (ECOSOL). Lankidetza horren lehen urtean 4 hilabeteko egonaldia egin genuen Oaxacan, batetik, inguruneko kooperatiba hasiberriak aztertzen eta, bestetik, Ayuda en Acción-ek behar zituen prestakuntza moduluak osatzen.

Orain, gure Misioa, inguruko komunitate oso behartsuei laguntzen ahalegintzen diren GKE txikietako pertsonak prestatzea eta lagun egitea da eta kolaborazio eremuetako egitasmo hasiberrietan lankidetzan jardutea. Kontua da hangoek ezagutza teorikoak nahiz praktikoak hartuz joatea beren jardueretan, hala kooperatiba nola enpresa gaietan, eta hola, lehendik zeuden egitasmoak indartzea eta egitasmo berrien sorkuntza ahalbidetzea.

Esperientzia %100 gomendagarria Hasieran frustrazioa sentitu genuen, zaila baita aurrera egitea, eta oso mantsoa. Ondoren, herrialdea ezagutuz eta gure pausoak errealitate hartara egokituz joan ginen. Oro har, uste dugu poliki-poliki ari garela pertsonei begiak irekiarazten zenbait aspekturen aurrean, esaterako, printzipio kooperatiboen inguruan eta kudeaketa gaien inguruan. Horri esker, bidean aurrera egin ahala, frustrazio sentimendua ilusio eta konfi antza sentimendu bihurtu zaigu. Nabarmentzekoa da, oso desberdinak eta aspektu guztietan oso aberatsak diren pertsona eta kulturekin kontaktuan egoteak norberari ematen dion aberastasun pertsonala. Horren erakusgarri dira Mexikon dauden 364 hizkuntza aldaerak, 68 hizkuntza indigenari lotuta daudenak, horietako asko galtzeko bidean.

Oso aberasgarria da guretzat errealitatearekiko kontaktua; desberdintasun sozial handiak daudela jakiteak eta ikustea eremu batzuk erabat babesgabe daudela ikusteak, gobernuak oso peso gutxi inbertitzen duela bertan, edo enpresa handien menpe daudela ikustea. Zure gauzen aldean oso bestelakoak diren gauzak ikusten dituzun aldiro gertatzen den bezala, konparatu eta baloratu egiten duzu. Zeuk daukazun eta besteek ez duten hori guztia baloratzen duzu; edo alderantziz, eurek daukaten eta gu galtzen ari garen hori, esate baterako, oso gutxirekin zoriontsu izatea.

Horregatik, esperientzia hau ehuneko ehunean bizitzea gomendatuko nuke. Zalantza barik. Oso aberasgarria da norberarentzat. Beldurrak uxatu behar dira; animatu eta guk ikasi ahal izan dugun eta buruan daukagun guztia eraman behar diegu behartsuenei, eta gure bihotzaren bidez partekatu.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa