Kolonbian lehenengo programaren irekiera eta Mozambiken seigarrena

Udazkenean eta garai berdinean eman die hasiera Mundukidek, Kolombiako Nariño departamentuko Gizarte ekonomia sendotzean oinarritzen den programari eta Mozambikeko iparraldean zabaltzen den 6. eskualdeko garapen sozio ekonomikoan oinarritutako Mitande programari.

 

MOZAMBIKEKO NIASSA PROBINTZIA KOKATZEN DA MITANDE NEKAZALGUNEAN  ZABALDUKO DA 6. PROGRAMA

Mundukidek 15 baino gehiago daramatza Niassa eta Cabo Delgadoko landa eremuetan bertako nekazarien gaitasun ekonomikoak sustatzen. Urte guzti hauetako lanari esker, milaka eta milaka nekazariri beraien egoera ekonomikoa hobetzen lagundi die eta ondorioz beraien beharrei erantzuten, hala nola jaki, osasun, hezkuntza…

 Mitande, Mandimbako distrituan kokatuta dagoen hiri bat da. Mandimba, Marrupa eta Majune bezala Niassa probintzian dago.

Pertsona onuradun kopurua:

Programa berri honetako partaideak Mitandeko 200 nekazari, 120 gizon eta 80 emakume izango dira.

Onuradun hauen argazkia ondorengoa litzake: 4-5 pertsonaz osatutako familia, 1-2 hektareatako lurra lantzen duena, 2-3 aitzur eta aizkora bakar bat erabilita eta beraien lan fisiko hutsarekin (ez dago animaliarik ez eta makineriarik). Ez dute ureztatze sistemarik eta ez dute ongarririk erabiltzen. Testuinguru honetan beraien ekoizpena oso txikia da: 1-1,5 tona zereal (batez ere artoa), 100 kg lekale eta kalabaza, boniatoa eta pepinoa bezalako beste labore batzuk, oso kopuru txikian. Ekoizten dutenetik %75-80a kontsumitu egiten dute eta gainerakoa saldu.  Ekoizpenaren balio ekonomikoa guztira 250 eurotako izaten da urtean. Baliabide hauek oso murritzak dira eta biztanleria pobrezia egoera sakonean bizi da, zailtasunak dituzte ondo jateko, osasun beharrei erantzuteko…

Partehartze askatasuna

Metodologia hau parte-hartzaileen askatasunean oinarritzen da Parte-hartzaileek erabakitzen dute noiz eta zein ekoizpenetan parte hartu nahi duten. Programak, trabatzaileen bidez asistentzia tekniko eman eta behar duten materiala eskaintzen die baina lana eta inbertsioa parte-hartzaileek egiten dute.

 

Mitande nekazalgunea Mandimba distrituan kokatzen da .

 

 

KOLOMBIAKO  NARIÑO DEPARTAMENTUAN EMANGO ZAIO HASIERA PROGRAMA BERRIARI

Proiektuaren helburua, Pasto hiriburuko (Nariño departamentua) zabor birziklatzaileak diren 655 (119 gizon / 456 emakume) pertsonek osatzen dituzten elkarte eta kooperatibetako antolakuntza politikan eta prozesu giza-ekonomikoen indartze arloetan laguntzea da.

Ingurugiroari eta komunitateari egiten dioten ekarpena kontutan izanda, gizatalde ahula eta gizarteagatik estigmatizatua dago,  politika artikulazio txikiarekin eta lan eta bizi-baldintza eskasekin.

Proiektuak  hiru lan ildo hauek ditu:

  1. Populazio birziklatzailea trebatu eta formatu gaitasun politiko-normatiboan eta tekniko-profesionalean, Kolonbiako hiri hondakin solidoen legegintza berrira moldatzeko. 
  2. Bazkideei asistentzia teknikoa eta formazioa (25 emakume eta 10 gizon) eta Cooperativa Coemprender-eko 3 langile (2 emakume eta gizon bat).
  3. Sareen bitartez birziklatzailea den populazioa politikoki artikulatu, kolektibo kohesionatu bezala lan egiteko eta hondakinen gestioan eta aprobetxamenduan erabakiak hartzeko gaitasuna duten aktore publiko-pribatuengan  eragiteko. Eta era berean, biztanleria birziklapenaren kulturaren inguruan sentsibilizatzea.

 

  1. Pastoko birziklatzaile talde bat Mundukiderekin topaketan.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010