Janaina Stronzakek MST mugimenduaren egoera larriaz hitz egin du Etxaluzen

Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko aktibistaz gain, Josu Urrutia Mundukideko zuzendariak eta Jokin Alberdi Gernikatik Mundura kideak hartu zuten parte. Hitzaldian Brasilen bizi den egoeraren berri eman zuten, eta batez ere, Bolsonano Brasilgo presidenteak MSTren aurka martxan jarri duen kanpainari buruz.

Janaina Stronzake brasiladarra da  eta Lurrik Gabeko Mugimenduko kidea. MST Amerika Latinako giza mugimendurik handiena da. 1984an lurrik gabeko nekazariak elkartu zirenean helburu batzuk ezarri zituzten: Lurrak eskuratzeko eta nekazal erreforma lortzeko borrokatzea eta eraldaketa soziala bultzatzea. Orain, Brasilgo lehendakari berriak, terroristatzat deklaratu nahi du, erabili gabe dauden lurrak pertsonen bizi baldintzak hobetzeko emankor bihurtzen dituen mugimendua.

MST mugimenduak 40.000 familiatik gora osatzen dute hainbat esparrutan.  Stronzakek azpimarratu zuenez “Mugimenduaren helburua da heziketa mantentzea,  antolaketan eta produkzioa hobetuz. Arrisku giro honetan  lurrarengatik borrokatzen jaituko dugu, nazioarteko harremanak sendotuz”.

Jokin Alberdi Gernikatik Mundura elkarteko kideak ere parte hartu zuen hitzaldian. MST mugimenduarekin aspaldi ari da lanean Gernikako elkarteak, batez ere, Europarekin harremanak sendotzen eta antolaketa lanetan. “Gure asmoa da Europa mailan bilera bat egitea MSTren egoera aztertzeko”. Stronzake egiten ari den tesiaren zuzendaria da Alberdi, eta oso ondo ezagutzen du aktibista. “Stronzakek 2010an etorri zen Euskal Herrira ikasketak egitera Hegoan, eta orain Gijonen bizi da. Oso ondo ezagutzen du mugimenduak, bere gurasoak mugimenduaren parte direlako, nekazariak dira.”

Mundukidek Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimendurekin 2007. urtean lan egiten hasi zen Josu Urrutia Mundukideko zuzendariak azpimarratu zuenez. Programaren helburua asentamenduetan eta kanpalekuetan bizi diren MSTko familien garapen sozioekonomikoa bultzatzea  da. Mugimendua orain 35 urte hasi zen borrokan, nekazal erreformarako, aldaketa sozialetarako eta lurraren berreskurapenerako. Urrutiak azaldu duenez “MST mugimenduak apustu handia egin du produktu ekologikoen alde, eta produktuen horien komertzializazioan laguntzen ari gara”.

-Testua: Mondraberri -Argazkiak: Mundukide

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa