Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Kooperanteen Nazioarteko Eguna

2023 iraila 7

“Kooperanteen egunaren harira, asko dago eskatzeko eta egiteko. Erakundeei politika publikoak egin ditzatela eskatzen diegu, baita lankidetzan ere inbertitu dezatela. Hala ere, norbanakoaren eskuetan asko dago egiteko, kontsumo ohituretan adibidez, ez baitugu pensatzen gure neurrigabeko kontsumoak munduaren beste herrialde batzuetan duen eragin handian. Besteenganako enpatia eta kontzientzia falta zaigula uste dut, eta beste errealitate batzuk ikustera joateak laguntzen du.”

 

Itziar Aranburu Agirre , Mundukideko kooperantea Brasilen.

Brasilgo Errepublika Federala munduko bosgarren herrialderik handiena da, eta bigarrena lurren banaketa desorekatuari dagokionez; beraz, desberdintasunez eta kontraesanez betetako herrialdea da. Brasilgo nekazaritzaren garapena oso baztertzailea izan da, latifundioetan oinarriturako lur-jabetzaren metaketan oinarritu da-eta. Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimendua (MST) nekazarien kolektibo soziala da, eta 1985az geroztik Brasilen nekazaritza-erreformaren eta justizia sozialaren alde borrokatzen da. Nekazariek sortutako mugimendu horren bidez profesionalizatzeko eta ekoizpen-kooperatibak eta elkarteak antolatzeko aukera izan dute. 2008az geroztik, Mundukidek MSTarekin dihardu elkarlanean.

Zeintzuk dira erakundearen helburuak?

Lanerako kooperatiben kudeaketa-eredu bat diseinatu du Mundukidek MST-arekin batera, eta eredu horretan oinarrituta formakuntza eta laguntza teknikoa ematen ditugu bertako kooperatibetan. Helburu orokorra asentamendu eta akanpalekuetan bizi diren familien bizitza kalitatea hobetzea da, garapen sozioekonomikoan eta etorkizuneko aukerak sortzeko. Horretarako, laguntza teknikoan, formakuntzan, eta interkooperazioan aritzen gara. Bertako erreferentziazko pertsonak trebatzen ditugu kooperatiben kudeaketan, asentamendu eta akanpalekuetako produkzioa industrializatu eta salmentararteko prozesuan aritzeko. Gainera, MST-a salmentarako sare bat sortzen hasi zen orain dela urte pare bat, eta prozesu horretan ere hartzen dugu parte.

Zer eragin du garapenerako lankidetzak lan egiten duzuen pertsonen eguneroko bizitzan?

Lan duina izateko aukerak sortzen ditu gure lankidetzak. Nekazariak dira, eta beren produktuak ekoizten dituzte. Beraien artean batuz kooperatiba bat sortzeak abantaila asko dituela sinesten dute. Elkarrekin taldea eginda, hirugarren baten aurrean indar gehiago eta salmenta aukera gehiago dituzte. Industriak sortu ahala, aldaketa hare eta nabarmenagoa da. Produkzioaren lehenengo eraldaketaren jabe izatea lortu eta salmentaraino iritsi dira puntu askotan, produkziotik salmentaraino katea beraien esku izateraino, beste inoren preso izan gabe. Prozesu horrek formakuntza eskatzen du, eta asentamenduetako gazte asko formakuntza teknikoa izatea ahalbidetu du.

Zertan datza zure lana kooperante gisa?

Fortalezan orain dela 5 urte hasi ginen lanean Ceara estatuko diru laguntzarekin, 5 asentamendutan industriak sortzeko proiektuan parte izateko. Hasieran. gure helburua kooperatibismoaren inguruan formakuntzak egitea zen, kooperatibak sortu, eta horietarako lehengaiak antolatzen lagundu, industriak eraikitzen ziren bitartean.

Eraikitako industria bakoitzaren kudeaketarako taldeak sortu dugu, eta hiriburuan talde zentral bat ere sinergia izan ditzaketen lanak batzeko. 2022an, industria gehienak martxan hastea lortu genuen, eta orain, bertako langileen eta kudeaketa-taldearen formakuntzan ari gara.

Kooperanteen egunaren harira, asko dago eskatzeko eta egiteko. Erakundeei politika publikoak egin ditzatela eskatzen diegu, baita lankidetzan ere inbertitu dezatela. Hala ere, norbanakoaren eskuetan asko dago egiteko, kontsumo ohituretan adibidez, ez baitugu pensatzen gure neurrigabeko kontsumoak munduaren beste herrialde batzuetan duen eragin handian. Besteenganako enpatia eta kontzientzia falta zaigula uste dut, eta beste errealitate batzuk ikustera joateak laguntzen du.

 

Jatorrizko elkarrizketa: EUSKADIKO GGKEn KOORDINAKUNDEA

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden