“ Herrialde pobretuetako ikuspegia ematea da Mundukideren papera”

Amaia Aseginolaza Pinedo

GIZARTE ERALDAKETAREN PROZESUAN HERRIALDE POBRETUETAKO IKUSPEGIAEMATEA DA GURE HELBURUA. GURE ARTEKO ETA BESTE ERREALITATE BATZUENESPERIENTZIAK ELKAR TRUKATUZ GIZARTE ERALDAKETA PROZESUAK KANPOKOHERRIALDEEN IKUSPUNTUEKIN OSATZEKO. IZAN ERE, ERALDAKETA PROZESUETANMUNDUAREN IKUSPEGI GLOBALAREN LANKETA EZINBESTEKOA DELA USTE DUGU.

Zer eragilerekin arizarete elkarlanean?

Alde batetik, Mundukideren bidelagun naturalak diren izaera ezberdineko kooperatibekin, tartean Hezkuntza alorreko Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi ikastola. Izan ere, kooperatiba bakoitzak Mundukiderekin duen inplikazioak gizartearen eraldaketan eragiten du zuzenean.Bestalde, hegoaldeko herrialdeetan Mundukiderekin elkarlanean ari diren erakunde eta komunitateekin. Mundukideren ikuspuntutik, mundu mailako erronkei, leku desberdinetan emandako erantzun zehatzen elkar ezagutzak, errealitate desberdinen gerturatzea sortzen du. Gerturatze hau gizarte eraldaketarako ekarpen oso aberasgarria da, norabide bikoitzean balio eta printzipioak indartzeko aukera ematen duelako.

Nola landu ikuspegi globala Gizarte Eraldaketan?

Proposamen hau zehaztekokooperatibetan talde eragileak sortueta bertako pertsonekin ikasketa-ekintza saioak egitea da lehen pausoa.Saioak, hausnarketara bideratuta egongo dira eta benetako ikuspegi aldaketa bat lortzeko asmoz, ondoren Mundukidek hegoaldean laguntzen duten programa bat bisitatuko da.Bertako erakundeekin erlazioak sortzea da helburua, eta erronka komunak adostea. Proposamenaren amaieran, hegoaldeko programetako ordezkariak etorriko dira gurera, eta ondorio eta ikasketak partekatuko ditugu. Honetaz gain, hezkuntzako eragileekin ikasleei begira landuko diren beste ekintza batzuk ereaurre ikusten ditugu, azken finean gazteekin ere ikuspegi globala lantzeko helburuarekin.

2030 agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak nolatxertatzen dira proiektu honetan?

Nazio Batuen Erakundeak onartutako 2030 agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak proiektu honen erreferenteak dira. Agendak dion bezala, erronka globalei lekuan lekuko erantzunak ematea da helburua, eta proiektu honek erantzun horiek elkar ezagutzeko zubiak eraikitzen lagunduko du. Horrela, garapen iraunkorraren ardatzak diren, garapen ekonomikoa, gizarte garapena eta ingurugiroa modu bateratuan lantzeko.

Visión global para la transformación social

El papel que Mundukide quiere jugares el de ofrecer la visión global, tender puentes entre experiencias de nuestro entorno y las experiencias de otras realidades, para complementar con una visión global los recorridos de transformación social que las cooperativas llevan a cabo.La agenda global de desarrollo:En el 2015, tras dar por finalizada la etapa de los ODM, desde Naciones Unidas y en conjunto con otros agentes globales, se definieron los Objetivos de Desarrollo Sostenible, como objetivos para alcanzar la agenda 2030 y erradicar la pobreza, combatir el cambio climático y garantizar la paz y prosperidad para todas las personas.

Este nuevo acuerdo se ha caracterizado por la transversalidad de los tres pilares del desarrollo sostenible: económico, social y ambiental. Otra novedad destacable de los ODS es la incorporación del papel de los actores de la economía social, como agentes de desarrollo socio económico y de transformación,y en la corresponsabilidad por alcanzar estos objetivos. Estos dos aspectos, los temáticos y el destacar las empresas como agentes clave en el desarrollo,se adecuan muy bien a la forma de trabajar de Mundukide y a la misión de activar la solidaridad del mundo del trabajo cooperativo.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide