‘Gosea Kate’ kanpainaren bidez, Ausolan Kooperatibak eta Mundukidek gazteekin Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna gogoraraziz

AUSOLANKARTELAOK2015 txiki

Urtean zehar 1.300 milioi tona janari galtzen ditugu alferrik munduan, eta aldi berean 870 milioi pertsonek, egunero, gosea pasatzen dutela salatzen du FAO erakundeak (Food and Agriculture Organization).

Garapen Lankidetzan bi erakundeok eskutik lanean ari garelarik, Ausolan kooperatibak eta Mundukide Fundazioak 3. urtez jarraian, urriaren 17an “Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna” gogora ekarri nahi diogu gizarteari “Gosea Kate” kanpainaren bitartez.
Mundua jasaten ari den egoera desorekatu honen aurrean, komunitatearen jarrerak eta pertsona bakoitzaren ardurak duen garrantzia azpimarratuaz.

Kanpaina bi ekintzaz osaturik dago.
1. Euskal Herriko ikastetxeetako jangeletan kanpainako kartelaren sozializazioa
2. Gazteei zuzendutako sentsibilizazio saioak

Saioetan munduko herrialde ezberdinetan bizi diren errealitateen berri emateaz gain, gazteen hausnarketa eta kritika gaitasuna azaleratzen da.

Informazio saioak DBHko 2.eta 3. mailako eta Batxilerreko ikasleei zuzenduta daude eta gaiarekiko adierazten duten interesa handia da solasaldietan. Beraien gizartearen inguruko eta munduko errealitatearen inguruko ardurak soziabilizatuaz. Urriaren 21ean Arrasateko Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunean izango dira, 9:00etan, 1.go Batxilergoko ikasleekin; urriaren 28an Donsotiako Jesuitinak ikastetxean, 8:30etan eta 9:30etan DBHko 3. mailako ikasleekin; eta azaroaren 4an berriro ere Arrasateko Gaztelupen (Batxilergoa) eta azaroaren 11ean Gaztelupen, DBHko 3. mailako ikasleekin.

Iaz 13 taldek hartu zuten parte kanpainan eta aurten Donostialdeko eta Arrasateko gazteekin hasiko gara saioetan.

Monika+ihintza

Monika Cabo González (Ausolan)
Gure proiektu hezitzailearen helburua ikastetxeko curriculumean lantzen diren oinarrizko eta zeharkako konpetentzien garapena bultzatzea da. Horregatik urriak 19a bezalako data esanguratsu honetan, gazteekin batera pobrezia eta janariaren erabileraren inguruko ausnarketan murgiltzea da gure helburua.

Ihintza Irizar Beristain ( Mundukide)
Saioetan gazteak oso interesaturik agertzen dira, munduko persona ezberdinen egorera ezagutzeko eta eskertu egiten dute munduaren funtzionamenduaren beste ikuspuntu bat emanez gero. Gure gizartean gazte kritikoagoak eta aktiboagoak nahi baditugu informazioa luzatu behar diegu eta ohiturak aldatzeko herramintak eskaini

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide