Gernika Saria jaso du Brasilgo MST elkarteak, Otegi eta Egigurenekin batera

Gernikako bonbardaketaren urteurrenean banatu ohi dituzten Gernika Sariak Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren politikariek eta Brasilgo MST (Lurrik Gabekoen Mugimendua) jaso dituzte aurten.

Bakearen eta Berradiskidetzearen alde egindako lana aitortzea dute helburu urtero banatzen dituzten sari horiek. Hain zuzen, Euskal Herrian bakea lortzearen alde egindako lana aitortu gura diete ezker abertzaleko Arnaldo Otegiri eta PSEko kide Jesus Egigureni. “Helburu zehatz bat lortzeko asmoz, elkar ulertzeko gai izan dira biak, ideologikoki desberdin pentsatu arren”, Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñoren hitzetan. Otegi preso dagoela eta, politikarien alabek jaso dute saria, belaunaldi barrien bake nahia islatuz.

Nazioarteko saria be banatu dute Lizeo Antzokian, urtero legez. Hain zuzen, Brasilgo MSTak jaso du saria, lurrik gabeko nekazarien alde egindako lanari aitorpena emonez. “Gaur egun 350.000 familiak erabiltzen dituzten bost mila hektarea lur berreskuratu dituzte, bakearen eta justizia sozialaren alde eginez”. Joao Carlos Rodriguez mugimenduko kideak kartzelan dauden eta erail dituzten nekazari guztiak izan ditu gogoan hizketaldi labur baten. Haren berbetan, “lurrik gabeko nekazariek indarrak batzen jarraitu behar dute, sistema kapitalistaren kontra egiteko”.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide