ELKARTASUNA EZIN DA GELDITU

Gehienok etxean gauden bitartean, Mundukideko kooperanteek lanean ari diren herrialdeetan gelditzea erabaki dute.

Koronabirusa Afrikan dago jadanik, osasun sistema ahulena duen kontinentean eta baita ere desigualtasun handiena duten Latinoamerikako herrialdeetan. Denoi gertatu zaigun bezala, ustekabez harrapatu ditu lankideak eta oso arduratuta daude. Oraingoan ere pandemia honetako kaltetuenak beraiekin lana egiten duten bezalako pertsona zaurgarriak izango direla aurreikusten dutelako.

Gure lankideak, Ekuadorren, Kolonbian, Brasilen, Etiopian eta Mozambiken konfinatuta badaude ere, tokiko bazkideekin batera lanean jarraitzeko asmoa daukagu oraingo egoerari eta sortuko diren behar berriei aurre egiteko.

Bideo hauen bitartez, lanean ari diren herrialdetan egoera nola bizi duten kontatuko digute.

Asier Elorza – Kolonbia


Xaco Nogueira – Mozambike

Jon Arruti – Ekuador

Natxo de Vicente – Brasil

Adrian Lamas – Mozambike

Iker Cabrejas – Brasil

Jon Arruti – Ekuador (Egoera apirilak 24)

Mundukideren lana lagundu nahi baduzu hemen duzu aukera: egizu ekarpena edo egin zaitez bazkide.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak