Brasilgo lantaldearen topaketa Sao Paulon


Apirileko bigarren astea aukeratu du Brasilgo lantaldeak urteko lehen topaketa burutzeko.

Programetan, metatutako esperientzia errepikatzea eta esperientzia berriak garatzea da 2018-2022 epera begira burutu berri dugun plan estrategikoan finkatutako erronka.

Brasil programaren helburu orokorra, programaren INPAKTUA handitzea da eta horretarako azpian zerrendatutako helburu txikian ezarri ditugu:

  • Lagundutako kooperatiben kopurua handitzea.
  • Laguntza eredua hobetzea.
  • Prestakuntza sustatzea, kooperatibetako liderrak trebatzeko.
  • Komertzializazioa sustatzea.
  • Interkooperazioa sustatzea.

Lantaldeko 8 pertsonek (Begoña Santamaria, Imanol Igeregi,  Jose Luis Lejardi, Julio Martinez, Etor Unda, Asier Oyanguren, Iker Cabrejas)  Brasileko  Rio Grande do Sul eta Cearako estatuetan jarraituko dute lanean eta orain arte Sergipeko estatuan  lanean aritu den Asier Elorzak beste destino bat bilatuko du Mundukide barruan, Sergipeko  programa bukatutzat emanda.

 

Begoña Santamaria eta Imanol Igeregi, Paraná estatuko Curitiba hiriburuan bizi dira iaztik. Imanolek   dionez, jubilazioa hurbildu zenean argi zuten zerbait egin nahi zutela eta sasi segurtasuna eta konfort pertsonala gaindituta bide berri bati ekin zioten Mundukiderekin harremanetan jarri ondoren.

Bikotearen esperientzia berezia egutzeko elkarrizketa bana egin genien orain dela gutxi. Ea zer dioten!

2018-02 Imanol Igeregi-Elkarrizketa


Etor Arregi arrasatearra, lanean ari zen kooperatiban epealdi baterako permisoa eskatuta Mundukideko kooperante  bihurtu da Brasilgo proiektuan. Kooperatiben asistentzia, gestioan aholkularitza eta formakuntza dira Etorren egin behar nagusiak. Ea zer dioten elkarrizketan!

2018-02 Etor Arregi – Elkarrizketa


Elkarrizketan dion bezala, Mundukideko  pertsonen grinak eta indarrak bultzatu du Asier Brasileko proiektuan parte hartzera eta Beharra dagoen beste herrialde batzuetan laguntzeak mugitzen du.

Ipar hegoaldeko Ceara estatuko Fortaleza hiriburuan bizi da  baina estatuko puntu ezberdinetan aritzen da  lanean. Asierren eginbeharra bereziki, sortuta dauden enpresekin kolaboratzea izango da.Euskal kooperatiba eredua  elkarbanatzeaz gain, nahi duten neurrian eredua ezartzen lagunduko die.

2018-01Asier Oyanguren- Elkarrizketa

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mistica e simbologia MST
  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide