‘Batu Taupadara’ kanpainaren bideoa

Gure 15. urtemugarekin batera abiatu zen ‘Batu Taupadara’ bazkide berriak geureganatzeko kanpaina barruan bideo berria sortu dugu, Mundukide Fundazioaren filosofia eta lan egiteko erak modu grafiko eta ulerterraza batean gizarte osora zabaltzeko erabiliko dena, hain zuzen. Bi minutura heltzen ez den bideoak bi zati ditu: hasieran, ‘motion graphic’ izeneko ilustrazio animatuak erabiliz, azaltzen dira erakundearen filosofia, nondik norakoak eta lan egiteko era, eta, ondoren, Mundukideren hainbat kidek zein kultura eta kirola arloetako pertsona ezagunek euren testigantza ekarri digute, ‘Batu Taupadara’ kanpainarako Miren Amurizaren bertsoak kantatuz.

Ikus-entzunezko tresna honekin saiatu gara azaltzen nola partekatzen ditugun, bi norabideko elkarlanean, ideiak, baliabideak eta ezagutza, ondoko alor hauetan:

– Nekazaritzan; esaterako, ur putzuak zabalduz
_ Mikrokredituak banatzen familien artean
_ Formazioa emanez kudeaketa eta antolakuntzan, eta
_ Enpresa sozial berriak sustatzen

Zuen gustukoa baldin bada, bideoa eta bere mezua zabaltzeko eta elkar banatzeko gonbitea luzatzen dizuegu hemendik:

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa