11 gazte euskaldun Ekuadorreko Amazonian barrena. Ezagutu ezazu hemen egunerokoa!

Ekuadorrerako bidaia solidarioa egingo dute aurten 11 lagunek, LABORAL Kutxarekin eta Mundukiderekin

Iazkoa izan zen lehen esperientzia. Bederatzi gaztek Kolonbiarako bidaia solidarioa egin zuten. Bertako biztanleak hurbiletik ezagutzeaz gain, tokiko garapenerako herrialde horretan ingurumena eta partaidetza kudeatzeko erabiltzen dituzten prozesuen berri jasotzeko aukera ere izan zuten.

20 egun liluragarri horien ostean, esperientziak Ekuadorren izango du aurten jarraipena, LABORAL Kutxaren eta Mundukide Fundazioaren arteko lankidetzari esker.

Hona hemen TTAP aldizkarian bidaideak izandako Leire eta Nuriari egindako erreportai interestagarria

23 eta 30 urte bitarteko 11 gaztek beren bizitzako abentura biziko dute

1400 baino gehiagok eman dute izena baina 11 lagunek soilik biziko dute Ekuadorreko Amazoniako bihotzean egitekoa den 20 eguneko abentura. Ez dugu zalantzarik urruneko errealitate horren ezagutzak munduaz duten ikuspegia aldarazteko balio izango diela.

Bidaia eta jarduna Mundukide fundazioaren ikuskaritzapean eta elkarlanaz burutuko dira. Mundukide, Ekuadorren, MozambikenBrasilenKolonbian eta Etiopian, ari da lankidetza lanetan, betiere bertakoen ongizate-baldintzak hobetu eta gizarte-aurrerabidea jorratzeko asmoz.

LABORAL Kutxan esanetan: “Bidaia horiek gure bezero diren gazteak trebatzeko eta kontzientzia sozial handiagoa barneratzeko balio izango dutela, segurtasun osoa baitugu han ikasitakoak beraiengan ez ezik, beraien ingurune osoan ere izango duela inpaktua.”

Azpiko bideoan, Mundukideko bidaiaren arduraduna den Enara Ruiz de Egino, Ainara Bordes, autatutako arrasatearra eta iaz Kolombiako bidaia egindako Josu Ugarte elkarrizketan.

Bidaia hurbiletik jarraitu nahi baduzu, jarraitu #EkuadorLK2019 hashtaga sare sozialetan. Badakizu LABORALl Kutxako eta Mundukideko Twitterren, Facebooken eta Instagramen ere jarrai diezagukezula.

HASI DA BIDAIA!!


Hona hemen, egunez egun, Ekuadorrera joan diren
gazteen esperientzia

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa