LASTERKETA: Urriak 22an oinezko modalitate berriekin eta “erronka” ikaragarria

Badakizue Mundukideko III. Lasterketa solidarioa prest daukagula URRIAK 22 rako?

HELBURUA

Lasterketaren helburua, Mundukideren lana gizarteratzea eta proiektua aurrera eramateko babesa lortzea da, kooperatiben izaeraren ezaugarri gisa, talde lanaren balioa agerian jarriz.

MODALITATE BERRIAK

Aurten 3 modalitate egongo dira:

  • 3ko pertsonako talde LASTERKTA
  • Nordic Walkin erakusketa
  • Oinezko ibilaldia

Modu batera edo bestera, Aretxabaletako (Gipuzkoa) Urkulu urtegiari 7 Km ko buelta ematea da erronka, osasuna eta elkartasuna bateratuaz.

 Modalitate bakoitzaren Informazio gehiago

 

IZENEMATEAK 

Egizu hemen izen ematea eta ordainketa berriz,  Laboral Kutxako  3035 0001 59 001 013 0683  zenbakian. Kontzeptua: Partehartzailearen izen abizenak. (Taldea denean taldekide baten izen abizenak.)

Talde lasterketa

Ibilaldi nordikoa

Ibilaldi librea

Informazio gehiago

2016 lasterketako argazkiak


FET 10- ELKARTASUN ERRONKA


Riki Abad kirolari apartak burutuko duen erronka eta Mundukideko III. lasterteketa solidarioa dira nobedade, Fagor Ederlan Tafallaren 10. urteurreneko ospakizunean.

Ikusi FET 10 Elkartasun Erronka bideoaren aurkezpena:

Riki Abad, urriaren 21ean arratsaldeko 16.00etan aterako da Fagor Ederlan Tafallako lantegitik eta 145 km egingo ditu Deba Garaian kokatzen den  Urkuluko urtegiraino iritsi arte.  Goizeko 11etan hasiko den Kooperatiben arteko III. lasterketa solidarioarekin bat egiteko.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST