Arduraren bandera da “Kapulana bat zintzilik”

Atzo estreinatu genuen Berrizeko Kultur Etxean “Kapulana bat zintzilik” ikuskizuna. 70 pertsona inguru bertaratu ziren Miren Amurizak bertsoz, kantuz eta testuz jantzi zuen saiora. Miren Amurizaren lanaz gaindi, Eider Eibarren ilustrazioek osatu zuten ekitaldia, Amuriza kantuan zein irakurtzen ari zela, bideo bidez, Eiderren eskuek osatutako marrazkiak ikusi ahal zirelarik.

Ordu bete inguru iraun zuen ekitaldiak eta harrera bikaina izan zuen bertaratu zirenen artean, formatu umilean izangatik ere, amesteko eta gogoetarako parada ematen baitu “Kapulana bat zintzilik” emanaldiak.

Amurizaren sorkuntzak, kooperazioa, generoa, hizkuntza edo hezkuntza bezalako gaiak ditu ardatz eta Berrizeko bertsolariak ohiko duen xamurtasunarekin helarazten ditu.

Mirenek saioari bukaera emateko esan bezala, arduraren bandera baita “Kapulana bat zintzilik”

Hurrengo geltokia Zubirin izango du “Kapulana bat zintzilik” ikuskizunak, urriko azken astean.

Saioa bukatzean, argazki erakusketara gerturatu zen jentea.

Saioa bukatzean, argazki erakusketara gerturatu zen jentea.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa