“Agroindustrien Gestioa”, 35 gazterentzat formazio ikastaroa

 

Martxoak 27an, bukatutzat eman zuten  “Agroindustrien Gestioa” kurtsoaren 2. zatia. Ikastaroa MSTk Sergipeko estatuan duen Canudos formazio gunean izan da, Moacir Wanderleyko asentamentuan. Ikastaroaren helburua berriz, Sergipeko ekoizpen arloa sendotzea da eta horretarako ekonomia popularraren oinarri basikoak ezagutzea izan da, beti ere MSTk estatuan duen errealitatearekin loturik.

Ikastaroa, MST- Mundukide–Lanki erakundeen elkarlanaren ondorioz sortu zen. Lankidetza ekimena berriz, Mundukidek, Arrasateko esperientzia kooperatiboa beste herrialde eta giza-mugimendu batzuekin elkarbanatzeko duen misiotik dator. Ikastaroan kasu praktikoak aztertzen dira eta baina ekimen metodologiak ere, MSTko kooperatiben osasuna hobetzeko, beti ere eraldaketa sozilaren ikuspegiarekin. Horregatik, gazteen parte-hartzea zabala eta interes handikoa  izaten da ikastaro hauetan.

JATORRIZKO BERRIA

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide