Africa Basque Challenge lehiaketak baditu proposamen irabazleak

ABC “Mind the gap” lehiaketa, berez, landa komunitateen garapen inklusiboa sustatzeaz gain hiri munduaren eta landa munduaren arteko desigualtasunak murrizten laguntzen duten egitasmo sozioenpresarialak garatzen laguntzea xede duen programa bat da.

MUNDUKIDE, LKS, Mondragon Team Academy, PLO Lumumba Foundation, The Management University of Africa eta Freedom Farms Limited, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, kolaboratzen ari dira kulturartekotasunaren bidez lankidetzan diharduten gazteek kosortutako errealitate sozioenpresarial berriak sustatzen.

ABCren lehen edizio honetan –datozen urteetan ere errepikatzeko asmoarekin jaio baita egitasmoa–, Africa Basque Challenge (ABC) erronkarako aukeratu den gaia “Mind the gap” da, hots, hiri munduaren eta landa munduaren arteko desigualtasunak murrizten lagunduko duten egitasmo sozioenpresarial digitalak garatzea.

Parte hartzaileak, Euskadiko 20 eta Kenyako 20, kulturarteko 11 taldetan kosorkuntzan arituz eta euren artean lehiatuz, inpaktu sozial sostengarririk handieneko proposamenak nork landuko. Hautatutako gazteak Nairobin eta Bilbon kosorkuntzan jarduteko diruz lagundutako ekintzailetza prozesu batean sartu ziren. Kenyako eta Euskadiko talde mistoetan kosorkuntzan aritzeko jarduera honek berdintasunetik birdefinitzen ditu ipar – hego harremanak, desigualtasunaren arrakala gainditzea helburu: “Mind de gap”.

Prozesuaren hasiera, azaroaren bukaeran topaketa bat izan zen Nairobin (Kenya), non, prestakuntza, aurkezpen, dinamika eta enpresa interesgarrietara egindako bisitaldiez gain, taldeak osatu ziren, eta lantzen ari ziren proiektuak zirriborratu. Otsailaren erdialderako beste topaketa bat zegoen programatuta Bilbon (Euskadi). Bertan, taldeek beren proposamenak amaitu beharko zituzten, eta erakargarri bihurtu, edo, are gehiago, liluragarri bihurtu, inbertsiogile posibleen panel gisara osatutako epaimahai baten aurrean.

Adrian Lamas, Afrikako programen arduraduna eta Iñaki Aranburu, Mundukideko boluntarioa, bi topaketetan hartu zuten parte, sortze lanetan eta organizatuz. Nairobiko bileretan izan genuen parte hartzearen ondorioz, gure lana honetan datza: osatutako kulturarteko 11 taldeen arteko batzuei lagun egitea, eta, aldi berean, Afrikako herrialdeetan kooperatzeko aukerei buruzko informazioa biltzea.

Nolanahi ere, talde irabazleak 15.000 €-ren sari bat jaso du bere proiektua plazaratzeko; gainera, 6 hilean zehar esperientzia handiko aholkulari baten laguntza edukiko du. Horrez gain, parte hartu duten talde guztiek ekintzailetza ikastaroak edukiko dituzte urtebetean, IBMren babespean. Prozesu osoan zehar, adituen laguntza izango dute proiektu bakoitzaren arloan, ideiaren eskalagarritasuna eta gauzatze posiblea bermatze aldera.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa