Gernikatik Mundura:20 urte elkartasuna zabalduz

 

 

Urteurrena ospatzen dogu aurton. Izan be, Gernikatik Mundura gobernuz kanpoko garapenerako erakundeak daborduko 20 urte bete dauz lan solidarioa eginez Ruanda, Venezuela, Sahara, Angola, Kolonbia, Honduras, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Brasil, Argentina, Maroko, Peru, Haiti eta Mozambiken, erakunde sozial eta komunitarioai lotutako andra eta gizon taldeakaz. Urteotan, lagundu egin deutsegu giza eskubideen eta justizia sozialaren alde burruka egiteko prozesuai.

GROOVIES kartelaEta 20 urte daroaguz beharrean gernikar guztiak informeteko eta sentsibilizetako, eta lehenengo egunetik hona gonbita egin deutsegu gernikarrai munduko edozein lekutan gertatzen diran desbardintasunak, injustiziak eta giza eskubideen bortxaketak salatu daiezan.

Ba, 20 urteotan euki dogun konpromiso solidarioa ospatzeko, udaro egiten genduan «EUPILAKO BERBENA» berreskuratu dogu, non bostehun persona inguru batzen ziran Gernikatik Mundurak egiten dauan beharra babesteko eta danok alkarregaz musikagaz disfrutetako.

Aurton, THE GROOVIES talde bilbotarrak 1970eko eta 80ko hamarkadetako arrakasta handienakaz eskiniko deuskun ikuskizuna izango dogu, eta beste sorpresa asko be bai. Berbena Astran egingo dogu, 21:30etik aurrera, datorren zapatuan, uztailaren 12an. Sarrerak bost euroan jarri doguz, eta dagoeneko salgai dagoz Kultur Etxean nahiz beste taberna-denda honeetan: Bake Eder, Arribaltza, El Caserio, Arkupe eta Dionisia.

http://gernikatikmundura.wordpress.com/

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa
  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide