28 kooperatibek parte hartu dute Urkulun izandako I. lasterketa solidarioan

SONY DSC

Mundukide Fundazioaren 15. urteurrena dela eta, kooperatiben arteko I. Mundukide Lasterketa solidarioa burutu zen atzo Aretxabaletako Urkulu urtegiko paraje ederrean. Ekimenaren helburua kooperatibisten bihotz-taupaden oihartzuna Hegoaldeko herrialdeetan zabaltzea izan da, Mundukidek Mozanbiken, Brasilen eta Kuban egiten duen lana goraipatuz. Horretarako, lehenengo lasterketa solidario honek 84 parte hartzaile, 28 talde banaturik, izan ditu.

Lasterketa solidarioa 15. urteurrenaren harira abiarazitako Batu Taupadara! Kanpainaren barnean dago. Batu Taupadara! kanpaina, bazkide partikular gehiago erakartzeko helburuarekin eratu da eta hainbat ekintza burutu dira,Mundukideren lana, filosofia eta emaitzak gizarteari hobeto ezagutarazteko, tartean, lasterketa hau Kooperatiben arteko Mundukide lasterketa solidarioak talde lanaren balioa jarri du agerian kooperatibismoaren identitatearen ezaugarri gisa. Hau dela eta, 7 km-tako lasterketa honetan 3 pertsonez osatutako talde osoa iritsi behar izan da batera helmugara.

  • LEA ARTIBAI IKASTETXEA kooperatibak irabazi du gizonezkoen mailan., Zigor Monasterio Markes, Joseba Plaza Rabanete eta Igor Agote Aizpuruak osatutako taldearekin eta 29:44 denborarekin
  • Talde mistoen artean azkarrena ostera, ULMA CYA kooperatiba izan da, Edurne Elkoroiribe Izurrategi, Xabier Bergaretxe Zubizarreta eta Iñigo Regeiro Alonsok osatutako taldearekin eta egindako denbora 30:41 izan zelarik
  • Emakumezkoetan EROSKI kooperatibak irabazi du Ismene Fulgencio Elizburu eta Pilar eta Agurtzane Arriola Diez ahizpek osatutako talderarekin 33minutu eta 43 segunduko denborarekin

Bide batez, eskerrak eman nahi diegu igande goizean Urkulura lasterka edo animatzera etorritako pertsona guztiei eta baita modu batera edo bestera lanean aritutako boluntario guztiei.

Modu berezi batean eskerrak eman nahi dizkiegu elkarlanean aritutako Columbus, Laboral Kutxa, Komunonak, Ausolan, Athlon, de Debagoienako Mankomunitatea, Erkide, Arrasate Athletico taldea, Aretxabaleta Kirol Elkartea, Aretxabaletako Udala, Goiena Komunikazioa, Etxaluze Baserriakoei eta Gurutze Gorriari.

Sailkapen orokorra pdf-n
Lasterketaren argazkiak Flickr album honetan ikusgai

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa