SOLIDARIO IZATEA OSO ERRAZA DA MUNDUKIDEREKIN

Afrikaz pentsatzen dugunean, erabat oker ibiltzen gara gure pentsamenduak bertan bizirauten duten pertsonen errealitate latzarekin lotuz. Haatik, telebistaren bidez eta sare sozialen bidez egunero bonbardatzen gaituzten pobrezia, gerra eta gaixotasun irudietatik harago doaz kontinentea eta biztanleak. Afrikan badago itxaropena, badago adorea, badago aukerak izateko beharra eta garatzeko ezin konta ahala posibilitate. 

Mundukiden, duela ia 20 urtetik hona,  Mozambike iparraldean benetako garapen alternatiba bat eskaintzeko lanean ari gara. Prestakuntza teknikoaren bidez eta laborantza produkzioari eta komertzializazioari buruzko aholkularitzaren bidez, tokiko nekazariak ahalduntzen dihardugu, lanaren optimizazioaren bitartez nekazarion bizitzak hobera egin dezan.

Hemen erraza da solidario izatea, zatoz!

Ezagutu nola kolaboratu dezakezun eta lagundu Mozambiken gero eta pertsona gehiagori benetako garapenerako alternatiba eskaintzen.  

Egizu 25€, 50€, 100€ edo beste kopuru baten ekarpena:

Aldez aurretik eskerrak emanez, zorionak eta urte berri zoriontsua opa dizuegu Mundukideko lantaldeak.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide