“Formakuntza Kooperatiboko” VII. edizioa brasilgo Paraiba estatuan

Paraiba estatuko, Lagos Seca hirian dagoen MSTko formazio zentroan  zuendu dute Unax Zabala eta Julio Martinez, Mundukideko lankideek  FORMAKUNTZA KOOPERATIBOA ren  VII. edizioa.           

 

Ikasleak adi, Unax Zabala irakaslearen argibideei.

Formazioan, Brasil iparekialdean  bizi diren Moviemento Sin Tierra giza mugimenduko  20 gazte ekintzailek hartu dute parte, 7 emakumeak izan direlarik.

Gazteak, ekonomia sozialean errotutako enpresetako partaideak dira eta eguneroko lanaren oinarria nekazal erreforma bultzatea  eta justizia soziala ereitea dira.

Paraiba estatuko MST-ko errealitate sozialari loturik, formakuntza saioetan landutako gaietariko batzuk, gizaki kooperatiboa eta enpresa sozialaren kudeaketa izan dira bideragarritasun  planekin batera.

Orain 15 urte,  abian jarri zuten MundukideLanki eta Movimento Sem Terraprozesua, elkarlankidetza sistema baten baitan. Helburua da ezagutza, esperientzia eta ahalmen fluxu bat sortzea Mondragoneko Esperientzia Kooperatiboaren eta Ekonomia Popularren Kooperatiben (CEP) artean.

Zertarako?

Asentamenduetan eta kanpalekuetan bizi diren Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko (MST) familien garapen sozioekonomkoa hobetzeko.

 

Eroskiko kolaborazioari esker Mundukideko Brasilgo lantaldean  2 urte daramantzan Julio Martinez Arija iralkasle lanetan.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010