Aukeraketa prozesuarekin hasiak gara!

Laboral Kutxatik jaiotzen da, 23-30 urteko gazteei zuzendutako bidai solidarioa antolatzea. Batipat, bezeroei sozialagoak izango diren proposamen ezberdinekin gerturatu ahal izateko eta Laboral Kutxari bere gazteek izatea gustatuko litzaioken  balore eta konpetentziei erantzuna eman ahal izango dien bezalako ekarpena eginez.

Izena eman duten 870 gazteetatik, 10 autatuko dira irailaren 6tik 25era bitartean Mundukiderekin kafe ekoizle ezaguna den herrialdera  bidaiatu ahal izateko. Izan ere, lankidetza alorrean dugun esperientziari esker,  ekimenaren  antolaketa, koordinazioa eta bidaian zeharreko laguntasuna eskeiniko die Mundukidek.

Behin Kolombiara iritsi ondoren, Suyusama elkarteko 3 ikasle batuko zaizkigu taldera eta 20 egunetan zehar, taldearentzat bereziki antolatutako turismo arduratsuan oinarritutako bidaiko gidari  lanak egingo dituztelarik.

Ezagututako errealizate ezberdinekin, besteak beste, inguru giroa, ekonomia soziala, giza eskubideak eta partehartzea bezalako gaien inguruko informazioa biltzeko aukera izango dute gazteek, ondoren Euskal Herrira buentan, hemengo foro ezberdinetan, elkarbanatzeko interesgarriak diren bezalako gaien hedapena egin ahal izateko.

Izena eman duten gazteentzako oharra:

870 gaztek eman duzue izena Kolombiako bidai solidarioan parte hartzeko eta hemendik aurrerako prozesua honakoa izango da:

UZTAILAK 6

Uztailaren 6a baino lehen, aukeraketa prozesua pasatutako 30 pertsonari deituko zaizue  Mundukideko bulegoetan elkarrizketa bat izateko.

UZTAILAK 16an

Uztailaren 16a baino lehen, 10 FINALISTEKIN pertsonalki jarriko gara harremanetan bidaiaren antolakuntzarekin hasteko.

Sorte on!

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010
  • IV FOROKOOP 2010