“Ahalduntzen jarrai gaitzala eskatzen diot Mundukideri ” Julieta Alberto

 

 

 

“Izandako lehenengo instruktorea oso gutxitan iristen zen goizetan denboraz baratzetara eta Adrian izeneko koordinatzaile txuriak beste instruktore bategatik ordezkatu zuen. Bigarren hau oso azkarra zen eta arazo baten aurrean beti zegoen laguntzeko prest. Berak irakatsi zidan baratzea goldatzen, baita ilarak eta potxoak egiten ere. Kipula  landatu eta bi astetara, ongarria jartzen erakutsi zidan eta sarri bisitatzen ginduen kipulak nola zihoazen ikusteko eta noiz atera behar ziren esateko.

4 urte daramatzat Mundukideren aholkularitzapean eta lehenengo urtean irabazi nituen  357 € rekin nire lehenengo motobomba erosi nuen. Bigarren urtean ere lur saila handitzeko bigarren motobomba bat erosi nuen eta 463 € ko salmenta egitea lortu nuen. Hirugarren urtean ere lursaila handitu egin nuenez  disel gasolinadun motobomba erosteko pausua eman ondoren baratzeko ekoizpena  laukoiztea lortu nuen eta salmenta 1.789 €tara iritsi zen.

Laugarren urtean 2.412 € ko salmenta egin dut kipula hazia eta kipula bera salduaz. Mundukideri, nekazaritzan formatzen jarrai gaitzala eskatzen diot, gure errenta eta jakituria gero eta handiagoa izan dadin”  Julieta Benito, Montepuezeko nekazaria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Adrian, Montepuezeko nekazarien lurrak bisitatzen.

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mistica e simbologia MST
  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide