Urkulu, elkartasun identitate gune bilakatuta

Pages from 362117025-TUlankide-Setiembre-Octubre-2017Talde polita izan zen, atzo, urriak 22an,  Urkuluko urtegian (Aretxabaleta) ospatutako ” Kooperatiben arteko lll. Mundukide lasterketa solidarioan” era batera edo bestera parte hartzera etorritakoak. Eguraldiaz gain, partehartzaile eta antolatzaileen umore eta prestutasunak giro ederra jarri zuten goiz osoan zehar.

Lasterketakoek  korrika eman zioten buelta urtegiari eta beste batzuk familia eta lankideekin oinez egin zuten ia 7 km tako ibilalditxoa. Guztira 150 pertsona tik gora izan ziren Mundukideren ekimenarekin bat egin zutenek,  kooperatiben izaeraren ezaugarri gisa, talde lanaren balioa agerian jarriz.

Oinezkoa eta Nordic Walking modalitatea konpetiziozkoa ez bazan izan ere, lasterketan parte hartutako 20 taldeen artean norgehiagoko polita ikusi ahal izan genuen eta honakoak izan ziren aurtengo edizioaren lasterketaren irabazleak:

 

GIZONEZKOETAN: Fagor  Ederlan Tafalla Koop. Elk.

EMAKUMEZKOETAN :  Mondragón Unibertsitatea Koop. Elk.

MISTOETAN: Copreci  Koop. Elk.

IKUS HEMEN ARGAZKIAK

https://flic.kr/s/aHsm7weAqo

https://flic.kr/s/aHsm6Ei7u1

https://flic.kr/s/aHskqb1FP9


FET 10 ELKARTASUN  ERRONKA

Aurten, gainera, Mundukidek bat egin du Fagor Ederlan Tafallak sustatu duen Elkartasun Erronkarekin eta urriaren 22an ongi-etorri  handia egin genion Riki Abadi Urkulun. Izan ere, Fagor Ederlan Tafallako lan-bazkide de Riki Abad ultrafondista, Tafallatik gau osoan zehar etorri zen korrika Urkulura , Mundukideren lasterketan parte-hartzera. Fagor Ederlan Tafallak hamar urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko FET10 ERRONKAREKIN ospatu nahi izan dute. Igandean Arrasaten egin zuen lo Riki Abadek, eta hurrengo goizean Otaloratik atera zen “JM Arizmendiarrietaren  bizikletarekin” eta  Tafallara  habiatu zen, bere bidean Nafarroako kooperatiba industrialak zeharkatuz.

 

 

  1. Tafallatik, urriak 21  larunbata,  16.00 etan ateratzen da Riki hurrengo goizeko 11.00 etarako Urkulura iritsi eta Lasterkta Solidarioarekin bat egiteko.

  2. Debagoienara iristeko, Ederlan eta Coprecico 4-5 persona Uribarriko presara doaz Rikiren bila berarekin Ederlanetik pasatu eta Urkulura iristeko.

  3. Lasterketa solidariora iritsi eta 1 DORSALEKIN, Silvia Trigueros eta Beñat Arnaizekin batera lasterketa burutzen dute urkuluko urtegian.

  4. Hurrengo egunean goizeko 5.00etan Otaloratik ateratzen da Riki, JM ARIZMENDIARRIETAREN  “bizikletan” Markel Irizar eta beste 2 taldekiderekin Tafallan erronkari bukaera emateko.

  5. Ederlan Tafallako Rikiren lankideak releboa gelditu eta harrera egin ondoren, Riki bere herriko plazara abiatzen da merezi duen ongietorria jasotzeko

 

 

Beñat Arnaiz eta Silvia Trigueros kirolari ezagunek bat egin zuten  Riki Abadekin  erronkari bukaera emateko

 

ERRONKA BIZIRIK

FET10 ERRONKA,  azaroak 8rarte bizirik dirau, kamisetak eta boletoak saldu eta zozketa egin artean. SARIAK ugariak dira pertsona eta erakunde ezberdinei esker!!Lasteketako izenematearekin eta FET10 ERRONKArekin bildutako diru kopurua Ederlan Tafallak nahi izan duen bezalaxe GERNA (Nafarrroako ezohiko gaixotasunen elkartea) eta MUNDUKIDE elkarteetako proiektuetara  bideratuko da.

Eskerrik asko, KOOPERATIBEN ARTEKO III. LASTERKETA SOLIDARIOAREKIN ETA FET10 ERRONKArekin modu batera edo bestera bat egin duzuen guztioi eta datorren urterarte!

BABESLEAK

Babesle guzti hauek, lasterketak ahalik eta gastu txikiena izan dezan laguntzen digute.  Ahalik eta kopuru ekonomiko handiena atzerrian zuzentzen ditugun programetara bideratzea delako helburua. MILESKER ZUEN EKARPENAGATIK.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa