LAN ESKAINTZA BERRIAK

1.- GARAPEN LANKIDETZA PROIEKTUETARAKO TEKNIKARIA

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA

Erakunde publiko eta pribatuetarako proiektuen formulazio, justifikazio eta jarraipena egitea, Programen Koordinatzaile eta Finantzazio Arloko arduradunaren irizpideak jarraituz.

FUNTZIOAK ETA ARDURAK

Erakunde publiko eta pribatuetarako proiektuen formulazio eta justifikazioaren inguruan:

  • Proiektuak finantziatzeko proposamenak prestatu, idatzi eta deialdi eta emalieei aurkeztu.
  • Onartutako proiektuen jarraipenerako txostenak egin eta aurkeztea.
  • Proiektuak amaitu ostean erakunde finantzazileen aurrean ekintzen arlo ekonomiko eta teknikoa zuritu.

ESKATUTAKO PERFILA: PRESTAKUNTZA ETA ESKARMENTUA

  •  Unibertsitate ikasketak.
  •  Garapen Lankidetzako proiektuetan eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuetan gutxienez 2 urteko eskarmentua.
  •  Kooperante moduan 3 urteko eskarmentua.
  • Garapen Lankidetzan master edo graduondoa aintzat hartuko da.
  •  Genero ikuspegian formazioa eta eskarmentua aintzat hartuko da.
  •  Beste honako arloetan ezagutza eta eskarmentua aintzat hartuko da: tokian tokiko garapena, ingurumena eta giza-eskubideak.
  •  Enpresa kooperatiboaren ezagutza aintzat hartuko da.
  •  Informatika erabiltzaile moduan eta batez ere kalkulo orrien erabilpena.
  • Hizkuntzak: Ezinbeztekoa euskara, portuguesa eta gaztelania.

ESKATUTAKO PERFILA, GAITASUNAK 

  • Mundukide Fundazioaren helburuarekin bat etortzea.
  • Garapen lankidetzarekiko sentsibilitatea
  • Planifikatzeko, analisi eta sintesi gaitasuna.
  • Erabaki, lanerako eta talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Bidaiatzeko libre egotea.

LAN BALDINTZAK

  • Urte baterako kontratua.
  • Lan baldintzak Mundukideko taulen araberakoak.
  • Lan lekua: Arrasaten 4 hilabete eta 8 hilabete proeiktuetan.
  • 2017ko urrian lanean hasteko

Interesatuok CV-a aurkeztu  irailaren 30a baino lehen: mundukide@mundukide.org

MUNDUKIDE FUNDAZIOA  Zarugalde 30 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

 


2.- BRASILEKO PROGRAMARAKO KOORDINATZAILEA

 LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA

Mundukide Fundazioak eta Lanki Ikertegiak (HUHEZI MU), Brasilen
Movimento dos Trabalhadores Sem Terra (MST)rekin elkarlanean bultzatzen
duten Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundeen Indartzerako Programaren
koordinazio orokorra Brasileko Iparekialdean.

FUNTZIOAK ETA ARDURAK

  • Brasileko Iparekialdean dagoen programaren koordinazio orokorra: planifikazioa, pertsonak eta
    aurrekontua.
    • Programaren arlo guztien koordinazioa eta sustapena: prestakuntza, kooperatiba eta gizarte
    ekintzeei aholkularitza teknikoa, eta erakundeen indartzea.
    • Kooperatiba kultura zabaldu eta autogestio ereduen ezarpenean lagundu.
    • Programaren finantzazio bilaketaren lidergoa.
    • Brasileko erakundeen aurrean programaren ordezkaria izan.

ESKATUTAKO PERFILA: PRESTAKUNTZA ETA ESKARMENTUA

  • Unibertsitatean ikasketak.
  • Kooperatiban esperientzia, filosofia honekiko sentsibilitatea.
  • Taldeen kudeaketan esperientzia.
  • Informatika erabiltzaile moduan, batez ere kalkulo orriak.
  • Hizkuntza: gaztelania eta portuguesa kontutan hartuko dira.
  • Atzerrian eta boluntario moduan izandako esperientziak kontutan hartuko dira.

LAN BALDINTZAK

  • Kontratu laborala 2 urtetarako ( Lehenengo sei hilabeteak proba moduan).
  • Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
  • Lana egingo den lekua: Brasileko Iparekialdea.
  • 2018ko urtarrilaren 1ean lanean hasteko.

    Interesatuok CV-a aurkeztu  irailaren 30a baino lehen: mundukide@mundukide.org

    MUNDUKIDE FUNDAZIOA  Zarugalde 30 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

 

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST