“Goseari gerra” Ausolan eta Mundukidek

kartela

Garapen Lankidetzan eskutik lanean ari garelarik,  Ausolan kooperatibak eta Mundukide Fundazioak  laugarren urtez jarraian, urriaren 17an “Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna” gogora ekarri nahi diogu gizarteari “Goseari gerra” kanpainaren bitartez.

Mundua jasaten ari den egoera desorekatu honen aurrean, taldearen jarrerak eta pertsona bakoitzaren ardurak duen garrantzia azpimarratuaz.  “Goseari Gerra” izeneko kanpaina hezkuntza alorrean bultzatuko dugu, Ausolanek zerbitzuak ematen dituen ikastetxeetara mailing bidez zabalduaz eta jangeletan haur eta gazteekin lanean ari diren hezitzaileei wats up bitartez kanpaina gogoratuaraziz.

HorreZaz gain, urriak 18an, Donostiako Sto. Tomas  Lizeoko aretoan batxilergoko 2. mailako gazteek, Miren Amuriza bertsolariaren eskutik “ Kapulana bat Zintzilik” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.

Kapulana bat zintzilik ikuskizunaren helburu orokorra, Mozambikeko errealitate zehatza Euskal Herrira gerturatuz, gizarteak pobrezia eta desigualtasunaren inguruan kontzientzia kritikoa lantzea da.
Santo Tomas Lizeoan egingo den ekintzaren helburu zehatza, ikasleen hezkuntza prozesuan gai zehatz batzuen inguruan hausnarketa egiteko aukera sortzea da. Hala nola, elkartasuna, generoa, hizkuntza, etab.

Ikastetxeei gonbidapen eskutitza

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa