Lea Artibai, Emun eta Copreci azkarrenak.

Kooperatiben arteko II. Mundukide Lasterketa Solidarioa

19  taldek hartu dute parte Urkulun (Aretxabaleta) burutu den ekintza solidarioan

 Uztailaren 3an igandea, bigarren urtez jarraian Kooperatiben arteko Mundukide Lasterketa solidarioa jokatu da Aretxabaletako Urkulu urtegiko paraje ederrean.

Helburuak:

  • Munduan dauden horrenbeste injustizia eta ezberdintasun aurka konpromisoa agertzea.
  • Pertsona behartsuenen eskura aukera sozioekonomiko egokiak sortzen laguntzea.
  • Talde lana, kooperatibagintzako identitate gisa goraipatzea.

7 km-tako lasterketan 3 pertsonez osatutako taldea batera iritsi behar izan da batera helmugara.

Parte hartu zuten kooperatibak, Lea Artibai ikastetxea, LKS Auditores, Mondragon Unibertsitatea, Ulma CYE, Ulma Taldea, Zenbaki, Athlon, Copreci, Dikar, Ederlan, Eguzkigraf, Emun Aholkularitza, Goiena, Laboral Kutxa eta Mundukide izan ziren.

Frogaren irabazleak

  • Bigarren urtez jarraian LEA ARTIBAI IKASTETXEA kooperatibak irabazi du gizonezkoen mailan, Zigor Monasterio, Joseba Plaza eta Igor Agotek osatutako taldearekin eta 30:28 denborarekin.
  • Talde mistoen artean azkarrena ostera, EMUN AHOLKULARITZA kooperatiba izan da, Olatz Dorronsoro, Xabat Amiano eta Gorka Blancok osatutako taldearekin eta egindako denbora 35:54 izan zelarik.
  • Emakumezkoetan COPRECI kooperatibak irabazi du Lorea Barrutia, Guruzne Antxia eta Lurdes Larrañagak osatutako taldearekin, 38 minutu eta 18 segunduko denborarekin.

Sailkapen osoa ikusi

Esker onak

Eskerrak eman nahi dizkiegu igande goizean Urkulura lasterka edo animatzera  etorritako pertsona guztiei eta baita modu batera edo bestera lanean aritutako boluntarioei.

Zer esaniz ez, ekimenaren babesle izan diren Columbus, Laboral Kutxa, Komunonak, Ausolan, Athlon, Ampo, Debagoienako Mankomunitatea, Erkide, Arrasate Athletico taldea, UDA Aretxabaleta Kirol Elkartea, Aretxabaletako Udala, Goiena Komunikazioa, Etxaluze Baserrikoei eta Larrialdiak prebentzio mediku zerbitzuari.

Mundukidek 17 urtetako esperientziarekin bitarteko gutxien dituzten hegoaldeko komunitateekin jarraituko du lankidetzan eta kooperatibetako gizon emakume guztiok bidelagun izatera gonbidatzen zaituztegu.  BATU TAUPADARA!

Lasterketako argazki bilduma

_MG_1721

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa