Mundukideko ordezkariek Mozambikeko Niassa probintziako nekazariak bisitatu dituzte

Mundukideko ordezkariek fundazioak Niassa probintzian dituen programetako nekazariak  bisitatu dituzte, Beñat Arzadun kooperanteak eta Adrian Lamas Afrikako proiektuen koordinatzaileak gidaturik.

Marrupa, Majune, Mandimba eta Lichinga distrituetako herrixkak bisitatu dituzte zehazki eta fundazioak nekazaritza teknikak hobetzen laguntzen dien nekazariekin bildu dira bertan; nekazariekin mintzatzeaz gain, beraien baratzak eta soroak ezagutu dituzte.

Niassako nekazariek Mundukideren programei esker “bizi baldintzak pixka bat hobetzea” lortu dutela jakinarazi diete eta eskerrak eman dizkiete. Horretaz gain, aurrera begira dituzten kezka eta zalantzen berri eman diete.

Bestalde, Beñat Arzadunek bisita hau aprobetxatu du nekazariei etekin handiagoak atera ahal izateko aholkuak emateko eta aurrera begira jarraitu beharreko pausoen berri jakinarazteko.

Distritu bakoitzean fundazioak programak aurrera ateratzeko dituen langileak (idazkariak eta gainbegiratzaileak, mozambikarrak) bertan izan dira.

Amaitzeko, nekazariek aholkuak ematen jarraitzeko esan diete fundazioko ordezkariei eta “beraietaz ez ahazteko” eskatu diete, Mundukidek eskaintzen dien aholkularitza “beharrezkoa” dutelako lortu nahi duten garapenerako.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide