MUNDUKIDE SARIA HUHEZINEMAN / MARTERCLASSA ABENDUAK 13AN

Martxoaren 21,22 eta 23 an zehar ospatuko den HUHEZINEMA,Euskal Film Laburren 11. Jaialdian, aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak.

Mundukide, aberastasunaren banaketa orekatzeko, bizi baldintza duinak sortzeko eta pertsonon giza eskubideak bermatzeko ari da lanean, Lankidetza kooperatiboaren bitartez munduko herrialdeen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde apustu eginez.

HUHEZINEMA jaialdiaren bitartez, giza eskubideen eta justizia sozialaren inguruko sentiberatasunak piztu nahi genituzke gure gizartean, herritarren artean gogoeta, eztabaida eta ekintza sustatuaz.

Mundukide sariaren aurkezpena, Aretxabaletan MUko IKO kanpuseko ARETO NAGUSIAN egingo da abenduaren 13an, asteazkena, eguerdiko 13.00etan, eta jarraian MASTERCLASS a eskainiko da bertaratutako guztiontzat.

MASTERCLASS-A

Teoria eta praktika tartekatuko dituen tailerra Asier Urbieta zinemagileak eskainiko du,  laburmetraigintzan dituen esperientziak elkarbanatuaz.

ASIER URBIETA ikus-entzunezkoetan lizentziatua da eta bidaiatzea eta pelikulak egitea du pasio. Bi pasioen konbinazioak munduko errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera eman diote eta besteak beste 2017ko udaran, Mundukideko lankidetzari buruzko dokumentala burutu du.

Donostiarraren fikziozko eta dokumental erako lanak mundu osoko 500 jaialditan izan dira aueratuak eta 50 sari baino gehiago jaso ditu.Gaur egun Asierrek telebistarako iragarkiak egitea dauka ogibide nagusitzat.

Filmografía

2005 Arco iris (ficción) 6’,  2007 Musika (ficción) 5’,  2008 Pim Pam Pum (ficción) 16´, 2010 Todo es Maybe (documental) 14’,  2012 Taxi (documental) 8’, 2013 Arconada (ficción) 10´, 2016 False Flag (ficción) 11’ ……

 

Laguntzailea:

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide