MILAKA PAUSO ETA HELBURU BAT

 

 

Fagor Elektronikako lankideek, 3 modalitatetan parte hartu zuten eta ederto bukatu zuten denak.

Ederra izan zen, urriak 21eko igande  goizean Urkulun bizi izandakoa, eguraldiak ere Kooperatiben arteko lasterketaren alde egin zuen, zeruko laino guztiak ezabatuaz.

29 kooperatiba ezberdinetako 32 taldek izena emanda bazuten ere, egunean bertan 31 izan ziren lasterketa solidarioan parte hartu zutenak. Gizonez osatutako 8 talde, 20 mixto eta 3 talde emakumez osatutakoak.

Oinezko modalitatean, 108 partehartzailek eman zioten Urkuluko urtegiari buelta osoa eta Ibilaldi Nordikoko modalitateko beste 11 pertsonek.

Goizeko 10:30 etan eman zuen Arrasate Atheltismo taldeko epaileak oinezko modalitateentzako pistoletazoa eta handik ordu erdira, 11:00etan hain zuzen ere, atera ziren ziztu bizian 31 taldetako 93 partehartzaileak.

Milaka pauso eta helburu bat!

Edo beste modu batera esanda, Mozambike, Brasil eta Kolonbiako milaka pertsonen gaitasun sozioekonomikoa sendotzen jarraitu ahal izateko milaka pauso eman zituzten bertaratutako pertsona solidarioek.

Mundukidek, kooperatiben eta pertsona kontzienteen aliatu nagusia izan nahi du nazioarteko elkartasunaren alorrean. Babesa eta bizia ematen diotenen zerbitzura dagoen tresna izan nahi du, hegoaldeko herrialdeetan ere eraldaketa sozialean laguntzeko.

 Lasterketako lehen helmugaratuak

Fagor Ederlan Tafallako hirukotea izan zen, iazko edición bezala, helmugaratutako lehen taldea, 23 minutu eta 56 segundutan. Bigarren sartutako taldea  Copreci kooperatibako talde mixtoa izan zen, 27:47 denborarekin eta iazko garaipena errepikatuaz. Emakumezkoetan ere, Copreciko taldea izan zen azkarrena 33 minutu eta 44 segundotan buelta emanez.

Zorionak denoi!

 

Hiru taldeak pozik helmugaratzen.

Helburu bikaina, eguraldi ederra, pertsona konprometituak eta argazki ezinhobeak “Kooperatiben arteko IV. lasterketa solidarioan”. Bilatu zure argazkiak eta taldekideena!

 

Mundukideko Argazki galeria

Mundukideko bideoa

Tu Lankideko erreportaia

GOIENAko erreportaia

 


 

x3 LASTERKETAKO SAILKAPENA

  • Emakumezkoetan garaile: COPRECI kooperatiba  
  • Gizonezkoetan garaile: FAGOR EDERLAN TAFALLA kooperativa
  • Mixtoetan garaile: COPRECI kooperatiba

 

SAILKAPEN OROKORRA
Postua Dorsala Taldea Denbora
1 28 FAGOR EDERLAN TAFALLA 23:56:00 GIZONAK/Hombres
2 1 COPRECI 27:49:00 MISTOA/Mixto
3 12 ULMA CyE 28:28:00 MISTOA/Mixto
4 18 FAGOR EDERLAN 28:37:00 MISTOA/Mixto
5 6 DIKAR 28:56:00 GIZONAK/Hombres
6 7 FAGOR ELECTRONICA 29:54:00 GIZONAK/Hombres
7 24 ECENARRO 30:32:00 GIZONAK/Hombres
8 4 A+G S.COOP 31:26:00 MISTOA/Mixto
9 20 EMUN KOOP.E 32:18:00 MISTOA/Mixto
10 13 DIKAR 32:44:00 MISTOA/Mixto
11 15 ATHLON KOOP.E. 32:51:00 MISTOA/Mixto
12 3 COPRECI 33:44:00 EMAKUMEAK/Mujeres
13 17 ULMA 34:18:00 EMAKUMEAK/Mujeres
14 30 LAGUN ARO SERVICIOS 34:23:00 MISTOA/Mixto
15 11 LKS INGENIERIA 34:38:00 MISTOA/Mixto
16 22 ZENBAKI S.COOP 35:21:00 MISTOA/Mixto
17 8 FAGOR ELECTRONICA 35:26:00 MISTOA/Mixto
18 16 AUZO LAGUN 36:07:00 EMAKUMEAK/Mujeres
19 21 GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP.E. 36:51:00 MISTOA/Mixto
20 2 MONDRAGON 36:59:00 GIZONAK/Hombres
21 23 IKERLAN 37:22:00 MISTOA/Mixto
22 26 OSARTEN KOOP.E. 38:33:00 GIZONAK/Hombres
23 31 FAGOR EDERLAN 38:51:00 GIZONAK/Hombres
24 25 MONDRAGON ASSEMBLY 38:54:00 MISTOA/Mixto
25 27 MONDRAGON UNIBERSITATEA 39:17:00 MISTOA/Mixto
26 19 SARETEKNIKA 40:21:00 MISTOA/Mixto
27 9 FAGOR ELECTRONICA 41:08:00 MISTOA/Mixto
28 14 MONDRAGON ASSEMBLY 41:15:00 MISTOA/Mixto
29 5 A+G S.COOP 41:26:00 GIZONAK/Hombres
30 32 MUNDUKIDE 48:29:00 MISTOA/Mixto
31 10 FAGOR S.COOP 50:23:00 MISTOA/Mixto

 

Eskertzak

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, urtero kirol froga babesten duzuen erakunde ezberdinei  eta nola ez  Etxaluze baserriko familiari.

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010